Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planak atzo itxi zuen herritarrentzako inkesta

06.04.22
Hirigintza

Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planak atzo amaitu zuen aurreikusitako beste fase bat, herritarrei egindako inkestaren amaierarekin, zeina azken hiru asteetan aktibo egon den. Arloko arduradunek positibotzat jo dute kontsulta horretan izandako parte hartzea, 230 erantzun inguru jaso baitituzte, beste hainbeste pertsonarengandik. ''Feed back maila handi horri esker, egoiliarren iritzia ezagutu ahal izango dugu, azterketaren diagnostiko zehatzagoa egiteko''. Hirigintza arloak herritarren parte-hartze horren balorea eta garrantzia azpimarratzen ditu, eta, horregatik, eskerrak ematen die parte hartu duten pertsona guztiei, erakutsi duten mugikortasunarekiko konpromisoagatik eta kontsultan interesa izateagatik.

Datozen asteetan, ''Multicriteri'' enpresak jasotako erantzunak aztertuko ditu, ermuarren gogoeta eta iruzkinei buruzko txostena egiteko. Jasotako inkestetatik 220 dokumentu gaztelaniaz beteta daude eta beste 6 euskaraz.

Mugikortasun Plana gure moduak eta ohiturak aldatzera bideratuta egongo da, norberaren erantzukizunetik energia gutxien kontsumitzen duten garraiobideak erabil ditzagun, baliabideen iraunkortasuna hobetzeko. Plan hau 4/2019 Legearen 24. artikuluak eskatzen duena betetzeko egiten da.

Ermuko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana egiteko prozesuaren etapak:

  • 1ngo fasea: diagnostikoa
  • 2. fasea: helburu espezifikoak eta egoerak
  • 3. fasea: Planaren proiektua egitea
  • 4. fasea: informazio publikoa eta kanpoko ekarpenak
  • 5. fasea: HMIParen txostena

Egun, lehen fasean gaude, eta lehen diagnostikoa egin ahal izateko, herritarrek gure udalerriko mugikortasunaren egoerari buruz duten iritzia eta ikuspuntuak jasotzeko bete ahal izan duten inkesta prestatu da. Herritarren ekarpenak, oro har, eta kolektibo espezifiko batzuenak kontuan hartuko dira diagnostikoa egitean.

Lotutako albisteak

Imagen
16.10.26
Diputazio kaleko irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak urriaren 19an, astelehenean, hasiko dira

Ermuko Udalak datorren astelehenean, urriaren 19an, Antela tabernaren ondoko bidegurutzean hasiko ditu irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak
Imagen
16.10.26
Ermuko trenbidea seguruago eta irisgarriago egiteko lehen urratsa

Euskal Trenbide Sareak Ermua eta Eibar arteko trenbidearen saihesbide berriaren informazio-azterlana egiteko lana esleitu du. Azterlanak bi kilometro inguruko trenbidea bikoiztea eta San Lorentzo eta Errotabarri geralekuak ordezkatuko dituen geltoki berri, modernoago, irisgarriago eta seguruago bat egitea aztertuko du
Imagen
02.10.26
Udalak adineko pertsonen proposamenak jasoko ditu Balerioko etorkizuna zehazteko

Parte-hartze saioak urriaren 7an eta 13an egingo dira, 17:00etan, Jubilatuen Etxean