‘Guraso Eskola'ren aurtengo edizioak bost saio izango ditu

07.04.22
Erakundea

''Guraso Eskola'' programak bost saio iragarri ditu 2021/2022 ikasturterako, haurren adinaren edo ikastaroaren araberakoak. Lehenengo hitzaldia apirilean izango da, 0-2 urteko seme-alabak dituzten gurasoentzat. Ondorengoak maiatzean izango dira, elkarren segidako lau astetan.

Ekimena Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako hezkuntza-komunitateari zuzenduta dago. Tokiko Gizarte eta Hezkuntza Mahaiak bultzatzen du, eta gurasoei eta profesionalei adingabekoen gizarte- eta hezkuntza-garapena bultzatzeko tresnak emateko helburuari erantzuten dio.

Udal honek antolatzen du programa eta IGEen eta ikastetxeen laguntza du.

Programatutako saioak Lobianon egingo dira, arratsaldeko bost eta erdietatik zazpietara bitarteko ordutegi berberean, eta honako hauek dira bakoitzaren xehetasunak:

Talde/Adina

Jorratuko den gaia

Eguna

0tik 2 urtera

Atxikimendu segurua

Apirilak 26, asteartea

Haur Hezkuntza/ 3-5 urte

Frustrazioa kudeatzea: amorrualdiak

Maiatzak 4, asteazkena

HHko 1 eta 2. maila

Gizarteratzearen garrantzia

Maiatzak 10, asteartea

HHko 3 eta 4. maila

Autonomia eta autoestimua

Maiatzak 18, asteazkena

HHko 5 eta 6. maila

Haur adingabe digitalizatuak

Maiatzak 24, asteartea

Saio horiek doako ludoteka/zaintza zerbitzua izango dute seme-alabentzat. Erabili ahal izateko, inskripzio-fitxan adierazi behar da.

Hitzaldi guztiak guztiz doakoak dira. Programan parte hartu ahal izateko, interesdunak izena eman behar du. Horretarako, bi bide ditu: WhatsAppeko mezu bat bidaltzea 688 854 510 telefono-zenbakira edo gurasoeskolaermua@gmail.com postontzira idaztea. Bertan, bertaratuko den pertsonaren izena eta abizena, aukeratutako saioaren izenburua eta, ludoteka zerbitzua erabiliko den edo ez adierazi behar da. Izen-emateak hitzaldiaren bezpera arte eta gelak duen edukiera osoa bete arte onartuko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako