Komun publiko berria izango dugu Zubiaurre goialdean

07.04.22
Abisuak eta matxurak

Zerbitzua apirileko azken astetik aurrera egongo da erabiltzeko moduan

Automatikoki garbitzen den komun publiko berria izango dugu laster Zubiaurre kaleko goiko aldean, Okin Zuri auzoan. Mota honetako herriko zazpigarren komuna izango da, eta Zubiaurre 52-54ko haurren parkean kokatuko da, asteroko azoka txikia egiten zen gunean eraikitzen ari diren etxebizitzen aurrean.

Olprim Ingeniería y Servicios enpresa esleipendunak kabina bere lekuan jarri du jada, eta komunaren elektrizitate- eta ur-konexioak prestatzeaz arduratu da. Datozen egunetan igeltserotzako erremateak egingo dira zoladura eta kabina behar bezala integratuta eta jarrita uzteko. Obra honen aurrekontua, guztira, 50.408,60 eurokoa da.

Komuna apirilaren azken astean irekitzea aurreikusten da, hilaren 25etik 29ra bitartean.

Instalazioaren ezaugarriak

Gure herrian dauden gainerako komunen antzera, kabina berri hau altzairu herdoilgaitzezko bloke bakarrekoa da, oin karratukoa. Kanpoaldean, hiru pixatoki daude, automatikoki garbitzen direnak. Kabinaren barruan komun bat, paperontzia, konketa, lehorgailua, zintzilikagailua eta ispilua aurkituko ditugu. Komunak ezinduentzako laguntza-barrak ditu. Komunak erabiltzeko muga-denbora izango du, eta erabiltzailea instalaziotik irten bezain laster, guztia automatikoki garbituko da hurrengo erabileraren aurretik.

Komun berri horrekin, gure hirigunearen zati handi bat bide publikoan izan ditzakegun behar fisiologikoei erantzuteko ekipamenduz hornituta dago. Udalerrian dagoeneko erabilgarri dauden sei bainuak honako hauek dira:

  • Karabixa, haur parkearen ondoan (2015)
  • San Pelaio, parkeko sarreran (2015)
  • Errotabarri, plazatxoaren eta haur parkearen inguruan (2015)
  • Ongarai, eguzkia hartzeko eta ur-jolasen gunean (2015)
  • San Lorentzo (Gipuzkoa Etorbidea),autopistako sarrera zaharraren gunean, haur parkera sarreran (2019)
  • Berdintasunaren Pasealekua, tren geltoki ondoan (2019)

Lotutako albisteak

Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago