'Itzulia' bi aldiz herritik pasako denez gero, trafikoari eragingo dio

08.04.22
Gizartea

''Itzulia'' Basque Country txirrindularitza lasterketak bosgarren etapa jokatuko du gaur ''Ingeteam Parke Zamudio eta Mallabia'' artean. Bere ibilbidean (xehetasunak ikusteko ibilbidearen atala kontsultatu), tropelak eta horiekin batera doan ibilgailu-karabana zabalak bi aldiz zeharkatuko dute Ermua egunean zehar. Hori kontuan hartzea komeni da, kirol-proba igarotzeak eragina izango baitu ibilgailuen zirkulazioan nahiz oinezkoengan. Gainera, aurreikusitako ordutegia kalkulu bat da, tropelaren batez besteko abiaduraren arabera, eta horri gehitu behar diogu kirolarien eta ibilgailuen segurtasuna bermatzeko gehitzen zaion denbora tartea (hainbat minutu gehiago). Errepidea lasterketa buruko unitateak iritsi baino minutu batzuk lehenago ixten da, eta ez da berriro irekitzen unitate guztiak igaro arte.

Proba arratsaldeko lehen orduan hasten da eta irteera neutralizatua 13:23rako jarrita dago. Ermuara probaren azken zatian iritsiko dira, eta gure herritik bi aldiz igaroko dira; lehenengoa arratsaldeko 4:00ak edo laurak eta laurden aldera, Trabakua hirugarren mailako mendatea jaitsi eta gero.

Ondoren, Durangaldera jarraituko dute; Elorriotik Elgetara joango, Karabieta aldetik Eibarrera jaitsi eta Ermuara itzultzeko, Mallabian jarritako helmugara iristeko. Bertan, herrigunea zeharkatu ondoren, San Pedro ermitan gora amaitu beharko dute. Bigarren igarobide hori 17:17tik 17:37ra bitartekoa izango da gutxi gorabehera, txirrindularien abiaduraren arabera. Adi beraz!

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu