Aste Santuko ordutegi bereziak udal zerbitzuetan
Aste Santuaren atarian gaude, eta laster atseden-egunak izango ditugu. Datozen bi asteetan, udal zerbitzuek honela egokituko dituzte euren ordutegiak:
Abiapuntu: herritarren arretarako bulegoa itxita egongo da apirilaren 14tik 18ra, biak barne. Gainerako egunetan ohiko ordutegia mantenduko da, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara. Gogorarazten dizuegu egoitza elektronikoa herritarren zerbitzura dagoela eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan, edozein izapide modu telematikoan egin ahal izateko.
Udal liburutegia: instalazioak itxita egongo dira apirilaren 14tik 18ra, biak barne, baita apirilaren 23an, larunbata, eta igandero ere. Gainerako egunetan ohiko ordutegia mantenduko da: astelehenetik ostiralera 09:30etik 20:30era eta larunbatetan 09:30etik 13:30era.
Emakumeen Topalekua: apirilaren 11n eta 12an, goizeko 09:00etatik 13:00etara egongo da zabalik. Asteazkenetik, hilak 13, astelehenera, 18, itxita egongo da, biak barne. Asteartetik aurrera, ohiko ordutegian irekiko da 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era (ostiraletan izan ezik, goizez bakarrik).
Enplegu-zentroa: bulego hau apirilaren 14tik 18ra bitartean itxita egongo da, biak barne. Gainerako egunetan ohiko ordutegia mantenduko du, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara.
- Miguel Angel Blanco kiroldegiak eta Aritzmendi kirol-guneak jaiegunetako ordutegia izango dute apirilaren 14, 15, 17 eta 18an, 09:00etatik 13:30era. Larunbatean, hilak 16, ordutegia 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara izango da. Asteartetik (19) aurrera, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 21:30era eta larunbatetan 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara zabalduko da.
- Betiondo Kirol Guneak ere ez ditu ateak itxiko Aste Santuan, eta 08:30etik 13:30era irekiko da apirilaren 14, 15, 17 eta 18an. Larunbatean, hilak 16, ordutegia 08:30etik 14:30era eta 16:00etatik 20:30era izango da. Apirilaren 19tik aurrera, ohiko irekiera ordutegia berreskuratuko da.
Lobiano Kultur Gunea: jaiegunetan, 14tik 18ra, itxita egongo da, eta 11, 12, 13, 19, 20, 21 eta 22an goizez bakarrik irekiko da, 08:00etatik 15:00etara.
Udaltzaingoa: agenteak herritarrentzat prest egongo dira egunero 24 orduz.
Teknoteka: Izarra Centreko ikasketa autonomoko gela egunero irekita egongo da, jaiegunetako ordutegian: 09:00etatik 21:45era.
Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa (KIUB), merkatu plazan dagoena, apirilaren 14tik 18ra bitartean itxiko da, eta asteartetik aurrera, hilak 19, 10:15etik 14:15era egongo da zabalik. Eta Gipuzkoako Urak elkartearen bulegoak ere, Santiago plazatxoan, parrokia-elizaren aurrean, ateak itxiko ditu apirilaren 14tik 18rako jaiegunetan.
Lotutako albisteak

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du