Udalbatza astearte honetan bilduko da apirileko Osoko Bilkurarako
Ermuko Udalak Osoko Bilkura hartuko du astearte honetan, apirilak 12. Bilera 19:00etan hasiko da udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan; bigarren deialdira arte itxaron behar izanez gero, 19:30ean hasiko da.
Udalbatzak 13 puntuko gai-zerrenda jorratuko du. Guztietan lehenengoan, ohi bezala, bertaratutako zinegotziei gonbidapena egingo zaie landu beharreko gaien inguruan izan dezaketen edozein interes garrantzitsuren berri eman dezaten. Ondoren, aurreko Osoko Bilkurako akta onartuko da, martxoaren 11koa.
Eguneko hirugarren puntuan mahaien eta aulkien ordenantzaren aldaketari buruzko ebazpen-proposamena jasoko da, eta laugarrenean 2021eko aurrekontuaren likidazioa onartzen duen Alkatetzaren dekretuaren berri emango da. Ondoren, udal-kontuhartzailetzaren eragozpenen aurkako desadostasunak ebazteko txostena aurkeztuko da.
Seigarren puntutik bederatzigarrenera, dekretu bidez soberakinak gehitzeko bi aurrekontu-aldaketaren berri emango da, bai eta kontu-hartzailetzak horri buruz egindako txostenen berri ere. Eta 10. puntutik 12.era, egungo aurrekontuaren beste bi aldaketa azaldu eta bozkatuko dira.
Bilkura amaitzeko, Udalbatzak diru-laguntzen plan estrategikoaren aldaketa bozkatuko du.
Bilera streaming bidez eskainiko da 19:00etatik aurrera Udalaren webgunean eta YouTubeko kanal korporatiboan.
Informazio Batzordea
Asteartean bertan, 09:30ean, Gai Orokorren eta Udalbatzak aztertu beharrekoen Informazio Batzordea izango da, eta bertan aurkeztuko dira 2022ko Gizarteratze Proiektua eta Lanpostu Zerrendaren aldaketa.
Saio hau ere zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez 09:30etatik aurrera Udalaren webgunean eta YouTubeko kanalean.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da