Elkartasuna arroz kilotan neurtzen da Ermuan

25.04.22
Gizartea

Zaporeak erronkaren laugarren edizioa hasi da, 2021ean bildutako zortzi tona elikagaiak gainditzeko helburuarekin

Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak hasiera emango dio gaur, apirilak 25, Debabarreneko 2022ko erronka solidarioari, Greziako Lesbos zelaietan dauden errefuxiatuentzako ahalik eta elikagai gehien biltzeko helburuarekin. Eskualdeko sei udalerrik hartuko dute parte erronka honetan, hilaren 29ra arte: Ermua, Eibar, Elgoibar, Mallabia, Soraluze eta Deba.

Parte hartzen duen udalerri bakoitzari jaso beharreko elikagai bat esleitu zaio. Horrela, Ermuan eta Deban ale biribileko arroza bilduko da; Eibarren, dilista pardina; Elgoibarren, garbantzu pedrosillanoa; eta Mallabian eta Soraluzen, hodi-makarroia. Gure herriaren kasuan, arroz paketeak Arriaundi okindegian eta Sagarra tabernan entregatu ahal izango dira.

Ahalik eta produktu gehien bildu ondoren, larunbatean, hilak 30, Tupper Solidarioa ospatuko da Errebaleko patio nagusian, Eibarren, 14:00etatik aurrera. Ekitaldi honetan, eta 5 euroren truke, tupper bikoitza erosi ahal izango da, arroza Lumagorri oilaskoarekin eta dilistak bakailaoarekin dituena, baita fruta pieza bat ere. Zaporeak elkarteko sukaldari laguntzaileak arduratuko dira bazkaria prestatzeaz.

Aurtengo edizioko erronka 2021ean jasotako janari kopurua gainditzea da. Hori dela eta, antolatzaileek ekimen solidarioan parte hartzeko deia egin diete enpresei, ikastetxeei eta beste talde batzuei. 2021ean zortzi tona elikagai eta ia 9.000 euro bildu ziren.

Erronkan jasotako produktu guztiak Greziako Lesbos uhartera bidaltzen dira, non gerratik ihes egiten duten pertsonak babesten diren. Zaporeak GKEak egunero sukaldatzen eta banatzen ditu elikagai horiekin prestatutako 3.000 errazio, eta, horrez gain, astean 7.000 litro esne eta 2.500 kilo fruta ematen ditu, erronkan jasotako diruarekin uhartean bertan erosita.

Ekarpen ekonomikoak jaso ahal izateko, Zaporeak erakundeak kontu bat zabaldu du Caixabanken ES53 2100 2724 8101 0066 3988 zenbakiarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu