'Ausarten harrotasuna' argazki erakusketaren azken astea, Lobiano Kulturgunean

25.04.22
Kultura eta Gazteria

Ermuko Lobiano Kulturguneak igandera arte -maiatzaren 1a- Madrilgo La Merced Migraciones Fundazioaren materiala den "Ausarten Harrotasuna" izeneko argazki erakusketa ikusgai du, 2022ko Arrazakeriaren Astearen barruan. La Mercedek LGTBI+ migratzaileek, asilo-eskatzaileek edo errefuxiatuek pairatzen dituzten estigmen istorioak eta testigantzak bildu ditu erakusketa honetan. Erakusketa zabalik dago egunero 18:00etatik 20:00etara eta sarrera doakoa da.

Badira migratzaileak, asilo-eskatzaileak edo LGTBI+ errefuxiatuak beren jatorrizko herrialdetik ihes egiten dutenak, beren identitate edo orientazio sexualaren aitzakiatan jasan dezaketen ondorioei beldur diotelako, mehatxuengatik edo indarkeria-egoeragatik, edo beren eskubideak aldarrikatzeko eragile aktibo izatea erabakitzen dutelako. Beren erkidegoetan pairaturiko errefusari aurre eginez migratzea erabakitzen dute, leku eta aukera hobeen bila, beste leku batzuetara lekualdatuz, besteak beste, Espainiara etorriz; nolanahi ere, askotan, paperak izapidetzeak eta ematen diguten balioari, talentuari eta aniztasunari buruzko gizarte-kontzientziarik ezari, aurkitzen dituzten oztopoei gehitu behar zaie horiei ere aurre egin eta gainditu beharreko izanik.

Madrilgo La Merced Migraciones Fundazioak harrera integrala egiten die, aholkularitza juridikoa eta laguntza eskaintzen die, besteak beste, bai eta LGTBI+ ongietorri talde bat ere eskaini, askatasun- eta segurtasun-esparru batean hitz egin eta hazteko. LGTBI+ pertsonen erresilizentziak gainditze istorioak eta jasaten dituzten estigmen testigantzak utzi dizkigu eta La Merced Fundazioak erakusketa honetan bildu dituenak, "Ausarten Harrotasuna" izenburupean. Audiogidak Camila Vargas LGTBI+ errefuxiatuaren eta Giza Eskubideen aldeko aktibistaren ahotsak kontatzen du.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian