Imanol Arias eta Jon semea elkarrekin Antzokian ikusteko aukera, ‘La muerte de un viajante' antzezpenean

26.04.22
Ermua Antzokia

"La muerte de un viajante" antzezlana aurkeztuko du Ermua Antzokian hurrengo ostiralean, 20:30etatik aurrera, ''Okapi producciones''ek. Lana Arthur Millerren eleberrian oinarrituta dago, Natalio Gruesok egokitua eta Rubén Zshumacherrek zuzendua. Imanol Arias Domínguez aktoreak antzeztuko du, Jon Arias seme zaharrenarekin batera. Beraiekin bat izango dira Miguel Uribe, Fran Calvo, Cristina de Inza, Virginia Flores eta Carlos Serrano-Clark aktoreak. Sarrerak 15 euro balkio dute eta aldez aurreko salmentan eros ditzakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken webgunean eta orotariko kutxazainen sarean.

Sinopsia

Imanolek Willy Loman pertsonaiarena egiten du obran, bere ahalegin eta ibilbide profesional guztia lan egiten duen enpresari eman dion merkataritza-bidaiariaren gorabeherak antzeztuz. Bere helburu bakarra biziki maitatzen duen familiari, emazteari eta bi seme-alabei, bizitza hobea ematea da, arrakasta izan eta gizartean gora egin, aurrera egiteko anbizioa irakatsi nahi dielarik.

Langile nekaezina, orain, hirurogeita hiru urtekoa, nekatua dagoena, atsedenik gabeko bizitza baten ondoren, enpresan duen posizioa kolokan ikusten du. Bere salmentak jada ez dira zirenak, eta bere produktibitatea txikitu eginda geratzen da; horren ondorioz, buruzagiekiko harremana jasanezina da. Bere ezkontza ere ez doa ondo, ezta seme-alabekiko harremanak antzinako sekretu bat ezkutatzen duena, egoerak erresuminez betetzen eta familiaren egonkortasuna suntsitzeko mehatxua delarik. Horrek guztiak protagonista depresio- eta autosuntsipen-espiral batera eramaten du, non bere sostengu bakarra bere emazte ukatua baita, itxuraz ulertzen dion bakarra. Gertaerak korapilatu eta ametsak desagertu ahala, dena doa amaiera tragiko baterantz, saltzaile garaituak ezinbestean bideratua dirudiena.

Gizakiari eta kapitalismoari buruzko gogoeta; idatzi zeneko gaurkotasuna duena

Kapitalismo basati baten krudelkeria, zeinetan gizakiak ekoizteko gai dena baino ez baitu balio, bete gabeko ametsek eragindako frustrazioa, gurasoek eta seme-alabek beren maitasuna adierazteko duten ezintasuna, bikote-harreman konplexuak, eta besteek arrakasta izateko eta onartua izateko beharra, horiexek dira dramaturgia garaikidearen maisulan honen ardatz nagusiak. Gizakiari buruzko gogoeta suntsitzailea, klasiko ona denez gero, gaur egunerako baliagarri izan eta pil-pilean dirauena, aurreko medi erdian idatzi zen garaian bezala.

Imanol Arias aktore ospetsua antzerki bateko eszenatokian lanean berriro ikusteko aukera izango dugu, bere haurtzaroa eta gaztaroa igaro zituen herrian, familia lan-kontuengatik bertan kokatu baitzen. Imanol Arias Ermuan antzeztu zuen 2020ko otsailean, Zaldibarko zabortegia gainezka egin zuen astean, ''El coronel no tiene quien le escriba'' lanarekin. Orduan, emanaldi haren aurretik, Juan Carlos Abascal alkatearekin, Beatriz Gamiz alkateorde eta kultura zinegotziarekin eta Carlos Totorika alkate ohiarekin bildu zen. Udal ordezkariek oroigarri batzuk eman zizkioten.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan