IoT teknologien inguruko jardunaldia Izarra Centren

29.04.22
Ekonomi Sustapena

IoT teknologiak, industria errealitate berriaren palanka da datorren maiatzaren 20an, ostirala, Izarra Centrek hartuko duen jardunaldiaren izenburua. Ermuko Udalak antolatu du saioa, GAIA, SPRI, Bizkaiko Foru Aldundia eta Innobasquerekin batera, eta enpresen arteko topagunea izango da, non ezagutzaren transferentzia, teknologia berriak eta beharren eta aukeren identifikazioa izango diren osagai nagusiak.

Hasiera batean apirilerako aurreikusita zegoen ekitaldia data berri honetan egingo da azkenean eraikineko auditorioan, eta bi ordu baino gutxiagoan garatuko den ikuspegi dinamiko eta praktikoa izango du. Ekitaldia 12:00etan hasiko da Juan Carlos Abascal alkatearen ongietorri instituzionalarekin, eta 13:25ak arte hainbat kasu arrakastatsu eta sektoreko berariazko laguntza-programak aurkeztuko dira Decomesa, IMAG, JICA edo GAIA klusterraren eskutik.

13:25etik 13:45era IoT Basque Izarra Centre laborategira bisita egingo da, eta jardunaldia amaitzeko lunch bat egingo da, bertaratzen diren pertsonei iritziak trukatzeko eta lankidetza-sareak ezartzeko aukera emango diena.

Jardunaldian parte hartu nahi dutenek formulario honen bidez eman dezakete izena.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du