Ukrainako errefuxiatuei laguntzeko Yogako Masterclass Solidarioa

29.04.22
Gizartea

Yoga Gara Studio zentroak Yogako Masterclass Solidarioa egingo du gure herrira iritsi diren errefuxiatu ukrainarrentzat dirua biltzeko, maiatzaren 14an, larunbata, 11:00etan Aritzmendi frontoian udal kirol arloaren laguntzarekin.

Saioa Yoga Gara Studioko Elena Nazaret instruktoreak zuzenduko du, eta bildutako diru guztia Eibar-Ermuko Gurutze Gorriari emango zaio, Ukrainatik eskualdera iritsitako errefuxiatuen beharrei aurre egin diezaien.

Parte hartu nahi dutenek 5 €-ko prezioan eros dezakete sarrera Udal Kiroldegiko harreran maiatzaren 12a baino lehen, 8:00etatik 21:30era astelehenetik ostiralera eta 9:00etatik 13:00etara larunbat eta igandeetan. 5 euro horiek eskudirutan eman behar dira, inskripzio erraztu eta arintzeko.

Gainera, edozein arrazoirengatik parte hartu ez arren lagundu nahi duten pertsonek borondatezko dohaintza edo ekarpen ekonomikoa egin ahal izango dute kiroldegiko harreran bertan.

Goizeko 11:00etako saiorako plazak betetzen badira, bigarren saio bat egingo da ondoren.

Parte-hartzaileek jarduera egiteko behar duten materiala eta jantziak eraman beharko dituzte ekitaldira.

Informazio gehiago: 943 17 90 90/FB sare soziala: Yoga Gara Studio .

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26