Eguzki-labeak eta sukaldeko materiala behar gehien duten pertsonentzat
Ermua BHIko Bigarren Hezkuntzako 3. mailako ikasleek ingeniaritza eta elkartasuna uztartu dituzte eta eguzki-labeak eraiki dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoko biztanle behartsuenentzat. Labeak Mufunga-Sampwe lurraldera bidaliko dira, Katanga eskualdera, herrialdearen hego-ekialdean, Izarra Fundazioak emandako 25 indukzio-eltzeekin eta 60 entsaladerarekin batera.
Institutuko ikasleak Mufungaren Lagunak Fundazioarekin elkarlanean aritu dira, elementu horiek lurralde horretako pertsona behartsuenei (65.000 biztanle) laguntzera bideratzeko.
Ikasleek eraikitako labeei eta Izarra Fundazioak emandako material gehigarriei esker, Kongoko herritarrek mota guztietako platerak kozinatu ahal izango dituzte CO2 isuri gabe eta elektrizitatea kontsumitu gabe. Erabilera oso erraza da, eta urte osoan zehar erabil daitezke. Gainera, kilo bat baino gutxiago pisatzen dute eta ez dira arriskutsuak, labeen kanpoko atalek ez baitute erretzen.
Juan Carlos Abascal alkateak eta Arritokieta Araiztegi zinegotziak ostiral honetan entregatu dute Izarra Fundazioak emandako sukaldeko materiala institutuan.
Lotutako albisteak

Datorren larunbatean Kulturarteko Jaiaren beste edizioa ospatuko Ermuan

Erakusketa batek gaurkoan hasiera emango dio eta larunbatean kulturen arteko jaialdiarekin itxiko den egitarauari

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu