Antzokiak hiru film frantziar eta espainiar bat proiektatuko ditu aste honetan

04.05.22
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak zinemako lau film berri eskainiko ditu aste honetan. Guztiak estreinuak, horietako bi aurten bertan iritsi baitira pantaila handira. Eskaintza ostegunean hasiko da zineklubarekin, eta arratsaldeko 20:30etatik aurrera izango da ''París, distrito 13'' titulukoa proiektatuz. Drama erromantiko honek 5 izendapen izan zituen Cesar sarietan eta Sevillako jaialdian emakumezko aktore onenaren saria eskuratu zuen. Jatorrizko bertsioan eskainiko, gaztelaniazko azpitituluekin. Paris, 13. barrutia, Les Olympiades auzoa. Émiliek Camille ezagutzen du, Norak erakartzen duena, eta, aldi berean, Amber bidean gurutzatzen dena. Hiru neska eta mutil bat. Lagunak dira, batzuetan maitaleak eta, askotan, biak batera.

Komertzial-atalean, larunbatean eta astelehenean, 19:30ean eta 20:30ean hurrenez hurren, 2022ko ''El mundo de ayer'' filma proiektatuko dugu. Diastèmek zuzendutako drama politikoa da, Stefan Zweigen eleberrian oinarrituta dagoena. Kontatzen duenez, Elisabeth de Raincy Frantziako presidentea politika utzi baino lehen ohartzen da eskandalu batek bere oinordeko izendatuari eragingo diola eta eskuin muturreko hautagaiari garaipena emateko arriskua dagoela. Berak eta bere taldeak hiru egun dituzte historiaren ibilbidea aldatzeko.

Igandean eta asteartean, 19:30ean eta 20:30ean, hurrenez hurren, Daniel Guzmanen ''Canallas'' film espainiarra ikusi ahal izango dugu. Komedia honek 3 lagunen arteko topaketa kontatzen du. Joaquín, Brujo eta Luismi, auzoko hiru gizatxar, hogei urteren ondoren berriz elkartzen dira. Brujo eta Luismi ogibiderik gabe daude oraindik, baina etekinen bat edo beste dute, eta Joakin, berriz, enpresari garrantzitsu bihurtu da. Edo hori uste du berak.

Azkenik, gaztetxoentzako atalean, igandean, 17:00etan, beste zinta frantses bat ikusi ahal izango dugu: Denis Imbertek zuzenduriko ''El Secreto de Vicky''. Familiako drama bat deskribatzen du: Stéphane etxez aldatzen da bere 8 urteko alabarekin, Victoria izenekoarekin, harremana berreskuratzeko asmoz, ama hil zitzaionetik hizketa galdu baitu. Artzain batek neskari "mystère" izeneko txakurkume bat oparitzen dio. Oparitu dioten txakurrarekin, neska kanpora irekitzen hasiko da. Familia osoarentzat egokia.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan