Digitalizazioa eta iraunkortasuna bultzatzeko proiektuei buruzko informazio-saioa tokiko merkataritzarentzat

09.05.22
Ekonomi Sustapena

Hitzordua maiatzaren 19an izango da, 15:00etan, Izarra Centre eraikinean

Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak merkatuak, hirigune komertzialak, merkataritza ez sedentarioa eta merkaturatzeko bide laburrak bultzatzeko ematen dituen diru-laguntzen onuradun da Ermuko Udala. Laguntza deialdia Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago eta Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatzen du.

Ermuak laguntza-lerro horretara aurkeztutako proiektuak tokiko merkataritzaren digitalizazioan eta jasangarritasunean laguntzeko zenbait jarduera biltzen ditu.

Egingo diren ekimenen helburua da, epe laburrean, tokiko saltokien ikusgarritasuna eta garrantzia handitzea; epe ertainean, herritarren kontzientziazioa sustatzea eta aldiro edo sarritan erosteko ohiturak bultzatzea; eta, epe luzera, saltokiei eta saltokien atzean dauden pertsonei balioa ematea digitalizazioaren eta berrikuntzaren bidez.

Azken helburua merkataritza modernoa, eguneratua eta teknologia berriek eta egungo egoerak dakartzaten erronkei aurre egiteko gaitua izatea da. Horretarako, proposatutako jardueren artean, prestakuntza-saioak eskaintzea, TicketBai sistema ezartzea edo bilketa-puntu adimendunak instalatzea daude, besteak beste.

Ermuko Udalak informazio saioa antolatu du bertara joan nahi duten merkatari guztiek proiektuaren aurrerapenen jarraipena egin dezaten. Gainera, proposatutako jarduerak nola gauzatuko diren azalduko da.

Saioa maiatzaren 19an izango da, 15:00etan, Izarra Centreko laugarren solairuan. Aldez aurreko izen-ematea esteka honetan betetzea gomendatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat