Dagoba frantziarrak kartelburu Vertigo Rock jaialdiaren XIV. Edizioan
12 taldek osatzen dute ostiral eta larunbat honetan Betiondon ospatuko den Vertigo Rock jaialdiaren kartela. 2021ean pandemiara egokitutako bertsio berezia ospatu ondoren, jaialdia indar guztiarekin itzuliko da XIV. edizio honetan. Gainera, nazioarteko talde bat izango da, lehen aldiz, kartelburu: Dagoba laukote frantziarra.
Nakkiga arabarrek emango diote hasiera jaiari ostiral honetan, hilak 13, 21:45ean. Ondoren, Cerebral Effusion taldearen muturreko soinuak entzungo dira. Wormed madrildarrek hartuko dute jaialdiaren gidaritza 23:45ean, eta Teethingek itxiko du Vertigoko lehen eguna 01:00etatik aurrera.
Larunbatean, hilak 14, Ermuko eta Eibarko Slide hirukoteak irekiko du jaialdia 16:40an, eta Blaze Out bartzelonarrek hartuko dute lekukoa 17:35ean. Incursed bizkaitarrek folk metal doinekin girotuko dute jaia, eta Ehun Kiloren heavy metal klasikoa izango dugu entzungai 19:40tik aurrera.
Jardunaldiaren bigarren erdia 20:45ean hasiko da Rise To Fall taldearen metal modernoarekin, eta horiek Dagoba jaialdiko kartelburuei emango diote bide. Frantziarrak 22:00etan igoko dira Betiondoko agertokira By night azken lana aurkeztera.
Jaialdiaren azken traka Vita Imana (23:35) talde madrildarrak eta Cien Duros (00:50) herriko boskoteak eskainiko dute.
Antolakuntzak txosna jarriko du Betiondon edariak lortzeko, eta gune berean jateko aukera ere egongo da, Mañeko postuari esker.
Jaialdiaren kartela eta ordutegi osoa lerro hauen azpian kontsulta daitezke.
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude