Ermuko 'Kiska' tabernak Bizkaiko pintxo barra onenaren saria jaso du

13.05.22
Gizartea

Ermuko ''Kiska'' establezimenduak Bizkaiko pintxo barra onenaren saria jaso du, Bilboko Kobeta mendin bart ospatu zen "Talento Gastro" ekitaldian, Laboral Kutxaren babesarekin eta Bilboko udalaren, Kelerren, Bizkaiko Txakolinaren eta Makroren laguntzarekin. Andoni eta Julen Perez sukaldariek jaso zuten saria Rafael Rodríguez Kelerreko ordezkariaren eskutik.

Duela gutxi gurasoen eskutik establezimenduaren gidaritza hartu duten anai-arreben bikotea oso ilusionatuta zegoen. Sare sozialetan honako testu hau utzi dute: «Duela bi urte baino zertxobait gehiago hasi ginen gure bila ibiltzen, hainbeste kalte egin digun pandemiarekin batera. Baina Erroma ez zela egun batean eraiki pentsatuta, denbora guztian ahalegintzen bazara, gauzak ondo ateratzea da normalena».

Eta jarraian ondorengoa erantsiz: «gaur ''El Correo'' egunkariak Bizkaiko Pintxo Barrarik Onenaren saria eman digu, egiten dugun guztiari ematen diogun garrantzia aitortu eta azpimarratuz, esaterako, gure Txapelketako Ostegunak; momentuan egindako pintxoentzat ireki nahi izan dugun gunea, platereko gure esperientzia gastronomikoak, miniaturazko sukaldaritzara lanak, bai txapelketetara aurkeztuko ditugun edo dagoeneko aurkeztutako pintxoak, eta abar….Elkarrekin gozatu dugu Gala Gastronomiko ikusgarriaz, elkarrekin egotea guretzat jada saria izanik, eta ostalaritzako familia osoaren lehia osasuntsua arnastu dugu, sekulako giroarekin. Eskerrik asko guztioi zertan ari garen sinesteagatik».

Testuarekin batera ekitaldian hartutako argazki batzuk jarri dituzte: familiarekin, saritutako profesionalen taldearekin eta Azurmendiko Eneko Atxarekin, adibidez. Zorionak!

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.