Maiatzaren 10eko osoko bilkuran hartutako erabakiak

13.05.22
Erakundea

Ermuko Udalbatzak ezohiko Osoko Bilkura egin du astearte honetan, hilaren 10ean, eta bertan hainbat puntu aztertu eta bozkatu dira. Bilera hasteko, zinegotziei aztertu beharreko puntuei buruzko interes garrantzitsuak jakinarazteko gonbita luzatu zaie, eta apirilaren 12ko bileraren akta onartu ondoren, 17 zinegotziek 2022ko lanpostuen zerrenda aldatzearen aldeko botoa eman dute, lorezain eta administrari lanpostuak sartzeko.

Aho batez onartu da, era berean, Korporazioaren zerbitzura dauden langileen ordainsarien %2ko igoera, baita David Saceda Domínguez Bake Epaile izendatzea eta Juliana García Castellanos ordezko izendatzea ere.

Osoko Bilkurako eztabaida nagusia Udal talde politikoek Saharari buruz aurkeztu dituzten mozioen ingurukoa izan da. EH Bilduk indibidualki aurkeztutako proposamena alde batera utzi du, Elkarrekin Ermua eta EAJ/PNVrekin testu bateratu batean bat eginez, eta PSE-EE/PSOEk bere dokumentu propioa aurkeztu du.

Arritokieta Araiztegi (EAJ/PNV) eta Beatriz Gamiz (PSE-EE/PSOE) zinegotziek irakurri dituzte eztabaidarako proposatu diren mozioak, eta Espainiako presidenteak Marokoko Gobernuari Sahararen autonomiaren inguruan eman dion babesaren inguruan dituzten jarrerak azaldu dituzte. Hala, bi eztabaida txandaren ostean, alderdi sozialistaren mozioa atzera bota dute aldeko 7 botorekin eta kontrako 10ekin; EAJ/PNV, EH Bildu eta Elkarrekin Ermua alderdien proposamenak, berriz, aldeko 9 botorekin, PSE-EE/PSOE alderdiaren oposizioarekin eta PPren abstentzioarekin egin du aurrera.

Saioaren bideo osoa lerro hauen ostean ikus daiteke:

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako