'Altsasu' kasua ikusgai Ermua Antzokian

17.05.22
Ermua Antzokia

''La Dramatica Errante'' konpainiak ostiralean Ermua Antzokian aurkeztuko du ''Altsasu'' tituluko antzezlana, arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera. Sarrerak 10 euroko prezioa du eta Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken webgunean eta orotariko kutxazainen sarean eros dezakegu. Antzezpena gaztelaniaz izango da. Nafarroako herri horretan 2016ko urriaren 15ean izandako gertakariei buruzko ''Altsasu'' auzitik abiatuta sortutako fikzioa da. Maria Goiricelayak idatzitako lana da, eta dramaturgia eta zuzendaritza ere bere gain hartzen ditu. Antzezpen honek amaiera emango dio neguko kultur programazioar.

"La Dramática Errante" taldearen ustez, ''Altsasu auzia'' k berrikustea eta eszenatokira eramatea merezi duten hainbat gai barne hartzen ditu. Horien artean, justiziak inoiz izan beharko ez lukeenaren adibide garbia da; orbaintzea ahalbidetzetik urrun, marko demokratiko baten barruan pentsaezinak diren gehiegikeria judizialen bidez zauria berriro irekitzen duen neurriz kanpoko kasu baten adibide.

Sinopsia

2016ko urriaren 15eko goizaldean, Altsasuko (Nafarroa) Koxka tabernaren atarian, istilu bat izan zen, eta herriko zenbait bizilagun, Guardia Zibileko bi agente eta haien bikotekideak izan ziren tartean. Emaitza: bi atxilotu eta agenteetako baten orkatila hautsita. 24 ordu baino gutxiagoan, Altsasu telebistako plato bihurtzen da, eta handik gutxira, istilua Estatuko auzi bihurtzen, garai guztietako prozesu judizial nahasgarrienetako bat bihurtuz. Gaur egun, hainbat gaztek hirugarren graduan jarraitzen duten bitartean, goizalde hartan benetan gertatu zena ez da judizialki berreraiki.

Moldatzailearen esanetan "kasu mediatikoari buruzko hurbilketa zorrotza eta zintzoa den arren, fikziozko lan baten aurrean gaude, eta, beraz, genero dramatikora egokitzeko lana behar izan du. Hala ere, epaiketako lekukotza batzuen transkripzioak, prentsa-ebakinak, komunikabideak eta sare sozialetako edukiak sareratu dira".

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan