MABk ikerketa onkologikorako dohaintzak eskatuko ditu igandean
Maiatzaren 22an -igandean- urteroko Kuestazio Eguna izango da eta mahai bat jarriko dute boluntarioek Orbe Kardinalaren plazan goizeko 11:30etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean
Minbiziaren Aurkako Bizkaiko Elkarteak (MAB) igande honetan, maiatzak 22, dirua-eskatzeko urteroko ekitaldia egingo du Ermuan. Ermuko boluntarioak kalean izango dira oraingoan, ''minbiziaren aurkako borroka egin zure bandera'' lelopean. Taldeak ikerketa onkologikoa bultzatzen jarraitzearen garrantzia nabarmenduko du kalean. Informazio mahai bat izango dute Orbe Kardinalaren plazan, 11:30etatik ordu 2etara, eta boluntarioek kalerik kale ibiliko dira, nahi duten pertsonek bere dohainekin lagun dezaten.
Egun, Minbiziaren Aurkako Bizkaiko Elkarteak minbizia ikertzen duten 7 ikerketa-zentroren 23 proiektu babesten ditu, guztira 4.7 milioi euro izanik.
Minbizi guztiak ez dira behar adina ikertzen
Gaur egun, emakumeen biziraupen osoa bost urtera %61,7koa da, eta gizonen kasuan, %55,3koa. Ikerketari esker, azken urteotan biziraupen-indizeak 2,6 puntu igo dira emakumeetan eta 3,3 puntu gizonetan, intzidentzia 2016tik %7,2 hazi delarik. Datu horiek gorabehera, Elkarteak aurrera egiten jarraitu nahi du, eta %70eko biziraupena lortu 2030erako. Beharrezkoa da minbizi guztiak ikertzea biziraupena portzentajea handitzen jarraitzeko.
Ildo horretan, azpimarratzekoa da Euskal Herriko Unibertsitateko CIBEREHD Gaixotasun Hepatikoen CIBEReko ikerketa-taldea lortzen ari den emaitzetan egindako aurrerapenak, kolangiokartzinoma tratatzeko estrategia berri baten bilaketan, behazun-bideen tumore oso oldarkorra baita. Mikel Ruiz de Gauna doktoratu aurreko ikertzaileak, Bizkaiko Elkartearen Laguntza bati esker, baieztatu du tumore-zelulek, minbizi motaren arabera, estrategia desberdinak jarrai ditzaketela energia-estra hori lortzeko, eta kolangiokartzinomaren kasuan frogatu da ugarienek barneko makineria zelularra aldatuz eta zeluletatik kanpoko koipeen bilketa handituz lortzen dutela.
Proiektu horrek laguntza gisa Ermuan 2020an egindako VI. Minbiziaren aurkako martxa solidarioan bildutakoa jaso du.
Lotutako albisteak

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du