4'5 milioi euro gehiago izango ditu aurtengo Aurrekontuak Ermua hobetzen jarraitzeko

24.05.22
Erakundea

Ermuko Udalak hiru aurrekontu aldaketa burutu ditu, gure herrian hobekuntza-jarduerak egin ahal izateko. 2022ko aurrekontuan sartuko diren kredituak, guztira, 4.451.543 eurokoak dira, hiru lerrotan banatuta.

Lehenengoa Alkatetza Dekretu bidez onartu da, alkatearen zuzeneko eskumena baita indarrean dagoen aurrekontuaren %5 gainditzen ez duten kredituak aldatzeko espedienteak onartzea. Aldaketa horren guztizko zenbatekoa 1.099.724,05 eurokoa da, eta diruzaintzako gerakinen bidez finantzatuko dira. Honako hauek izango dira funts horiekin egingo diren ekintza esanguratsuenetako batzuk:

  • Zubiaurre eta Zerukoa kaleen artean igogailua eraikitzeko lanak: 168.000 euro.
  • Kaleko argiztapena hobetzeko lanen VII. Fasea: 100.000 euro.
  • Saneamendua eta euri-urak bereizteko sarea gauzatzeko obrak: 72.600 euro.
  • Ibaiaren estaldura konpontzeko eta egokitzeko lanak: 75.000 euro.

Hurrengo aurrekontu-aldaketari esker, Udalak 1.397.375,74 euro izango ditu, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzen eta Udalkutxaren 2021eko likidazioaren bidez finantzatuta. Diru-sarrera horiek gehitzeko proposamenak aurrera egin du apirileko Osoko Bilkuran, PSE-EE/PSOE eta EAJ/PNV alderdien aldeko botoekin eta EH Bildu, Elkarrekin Ermua eta PPren abstentzioekin. Udalak arlo honetan jasoko dituen diru-laguntzak eta aurreikusitako ekintzak honako hauek dira:

  • Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa: 41.949 euro Udalak Berrikuntza Teknikaria kontratatzeko.
  • Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa: 232.400 euro, besteak beste, herriko merkataritza gunea hobetzeko eta sektore horretan lan egiten duten pertsonei formakuntza eskaintzeko.
  • Bizkaiko Foru Aldundia: 86.798 euro kiroldegiko estalkia iragazgaizteko eta indarkeria matxistaren aurkako paktuan egiten diren gizarte lanak indartzeko.
  • Eusko Jaurlaritza: 15.333 euro arte bizien programazioa indartzeko.
  • Udalkutxa 2021: 1.020.895 euro, besteak beste, Lomi Power urbanizazio berrian igogailua eraikitzeko, 2022ko enplegu plana sustatzeko, Santa Ana auzoko mugikortasuna hobetzeko eta auzoak garbitzeko talka plana burutzeko.

Onartu den azkenengo aurrekontu aldaketarekin 1.954.443,98 euro gehitu dira 2022ko Udal aurrekontuan, urtea amaitu baino lehen hainbat ekintza egin ahal izateko. Kopuru osoa diruzaintzako gerakinen bidez finantzatuko da, eta honako gastuetara bideratuko da:

  • Lomi Powerreko parkinga erostea, Promosa sozietate publikoaren bitartez: 1.307.000 euro.
  • Herriko dendetan eskola materiala erosteko laguntzak familientzat: 223.000 euro.
  • Lomi Powerreko parkinga egokitzea eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntua instalatzea: 98.080 euro.
  • Jubilatuen etxeko lurra eta komunak berritzea: 70.000 euro.

Aurreko puntua bezalaxe, diru-sarrerak gehitzeko proposamena apirileko Osoko Bilkuran bozkatu da, eta PSE-EE/PSOE eta EAJ/PNV alderdien aldeko botoekin eta EH Bildu, Elkarrekin Ermua eta PPren abstentzioekin onartu da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako