Paula Prol eta Albar Cirarda 'Todo en nosotros' antzeztuko dute Ermua Antzokian

24.05.22
Kultura eta Gazteria

''La Brecha & Cía'' konpainiak ''Todo en nosotros'' tituluko antzezlana aurkeztuko du ostiral honetan Ermua Antzokian, arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera. Anton Txekhoven ''La gaviota'' antzezlanaren egokitzapen askea da. Albar Cirarda gazteak zuzentzen du eta Paula Prol Taboada aktore ermuarrarekin batera antzezten du. Sarrerak 12 euro balio du eta leihatilan eros dezakegu emanaldia hasi aurretik.

''Todo en nosotros'' antzezpena gaztaroaren edo hau atzean uzten den uneareinguruko hausnarketa da. Antzezlan garaikidea da, eta bi gorputzetan nahasten ditu bere bi pertsonaia bakarren ahotsa (neska eta mutila) eta gorpuzten dituzten bi interpreteena: Paula eta Albar. Bidaia poetika da, publikoak, nahiago aldaketaren garai berekoa, orainaldira, antzerki aretora, gaztaroa ekarri eta besarkatu egiten du, eta bere indarra, freskotasuna eta ezinegona sentituz berriro ere. ''La gaviota'' (1896) antzezlanaren egokitzapen oso librea da, haren bi pertsonaia nagusienena landuz -Nina eta Kostya-, gazteen diren biena, pertsona izateari utzi eta ezagutzen ez zuten helduen munduaren errealitatearekin aurrez aurre talka egiteko zorian daudenak. Obra honetako bi interpreteek zuzenean abesten dute.

Interpreteen aipamen biografikoa

Albar Cirarda Euskadiko Arte Dramatikoko eta Dantzako Goi Eskolan graduatu zen. Testu- eta keinu-interpretazioan, eszena-zuzendaritzan, dramaturgian eta dantzan trebatu da, besteak beste. BBK aretoan ikusi ahal izan zen ''Yo mismo'' ikuskizuneko sortzaile, Pabellón 6 taldearen ''Migraaaantes'' muntaian antzezle, Erre Produkzioak taldearen hurrengo lanean, ''Trampantojo'' muntaiko partaide eta baita ere, Vulnera Konpainiaren ''En lo que no se ve'' titulukoan.

Paula Prol gazte ermuarra aktore eta zuzendari eszeniko gisa bere bidea egiten ari da. Euskadiko Arte Dramatikoko eta Dantzako Goi Mailako Eskolako ikaslea izan da, eta bertan, besteak beste, testuen eta keinuen interpretazioan, dantzan eta ahotsean, eta proiektu eszenikoen ekoizpenean eta kudeaketan trebatu da. ''Mi madre también quiso ser pez" piezaren autorea da, Ermuan estreinatu eta aurkeztu zuena iazko udan. Vulnera konpainiaren ''Lo que no se ve ''muntaian aktoreetako bat da.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude