Ermua Antzokiak irailera arte itzaliko du zine proiektagailua

25.05.22
Ermua Antzokia

Aurtengo lau estreinaldirekin agur esango dio denboraldiari: ''X'', ''Red Rocket'', ''La Jefa'' eta ''Dog. Bidaia basatia'' tituluko filmekin

Ermuko zine programazioak asteburu honetan amaituko du denboraldia. Irailera arte agurtuko da, azken asteburu honetan guztia eman ondore, pantaila handiaren zaleen artean oroitzapen ona uzteko. Horretarako, lau estreinaldi berri programatu ditu, ziur aski, ikusleen interesa piztuko dutenak. Bihar, osteguna, zineklub saioan eta 20:30etan, Ti West zuzendariaren ''X'' zinta iparramerikarra ikusi ahal izango dugu. Laburpenak jasotzen dunez, gazte talde bat 1979an Texasko etxalde batean elkartzen da  helduentzako pelikula bat filmatzeko asmoz. Haien jabeak adineko bikote bitxi bat dira, eta filmaketaren asmoa jakin bezain pronto errodajea amesgaizto bihurtuko da. 18 urtetik gorako helduentzako zinta da. Jatorrizko bertsioan eskainiko da, gaztelaniazko azpitituluekin.

Zinema komertzialaren atalean, larunbatean eta astelehenean 19:30ean eta 20:30ean, hurrenez hurren, ''Red Rocket'' ikusi ahal izango dugu. Drama eta komedia generoan barne dago. Sinopsiak dio Mikey Saber modaz pasatako pornoaren izar bat dela, Los Angeles hiriburua itxi eta Texasko bere herri txikira itzultzen dena, baina egia esan, han inork ez du faltan botatzen. Larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean.

Asteburuko bigarren proposamen komertziala ''La Jefa'' titulua da, Fran Torresek zuzendua, Laura Sarmientoren gidoiarekin, 109 minutu irauten duena. Amatasuna lantzen duen drama bat da. Aitana Sánchez- Gijón eta Cumelen Sanz dira aktore nagusiak. Modako multinazional batean ibilbide oparoa hasi duen neska gazte bat haurdun geratuko da, espero izan gabe. Pronostiko guztien aurka, bere nagusiak beste aukera bat eskainiko dio. Larunbatean 19:30ean eta asteartean 20:30ean ikusi ahal izango dugu.

Programazioak ''Dog. Un viaje salvaje'', proiektatuko dugu publiko gazteenarentzako saioan. 90 minutuko ekoizpen iparramerikarra, 12 urtetik aurrerako ikusleentzat aproposa gisa kalifikatua. Komedia edo ''road movie'' bat da, zeinak kontatzen duen Briggs eta Belgikako malinois arrazako bere Lulu txakurra mendebaldeko kostatik bidaiatzen dute lagun baten hiletara joateko abenturak. Igandean arratsaldeko 5etan.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan