Womenekin: emakume ekintzaileak oztopoak elkarrekin gainditzeko

25.05.22
Ekonomi Sustapena

Ekingune elkarteak eta Ermuko eta Eibarko Udalek Womenekin ekitaldiaren bosgarren edizioa antolatu dute, emakumeen ekintzailetza bultzatzeko eta emakume ekintzaileen arteko topagunea eta lotura eskaintzeko.

Jardunaldia ostiral honetan, maiatzaren 27an, izango da 13:00etatik 15:00etara Izarra Centre eraikineko auditorioan. Aurtengo edizioan, Womenekinek Eibarko bi emakume gonbidatu ditu ekintzailetzaren eta barne-ekintzailetzaren ikuspegitik beren esperientziak konta ditzaten, sektore ezberdinetan egindako bideen inguruan. Biek ala biek beren arrakasta-kasuak, gainditu behar izan dituzten oztopoak eta etorkizunerako ikuspegia kontatuko dituzte. Hauek dira hizlariak:

  • Maite Aperribay, Helmet House Concept Store-ren sortzailea. Kontzeptu berri honek ongizatearen ideia birmoldatzen duen esperientzia bizitzeko lekua eskaintzen du. Pasioarekin egindako gauzak eskaintzen dituzten zerbitzu eta markei ateak zabaltzen dizkien espazioa.
  • Conchi Carrasco, Jica Innova enpresako zuzendaria. Sektorean 40 urte baino gehiagoko esperientzia duen familia enpresa da. Berrikuntzaren aldeko apustu sendoa eginez, Jicak I+G+Bko saila du, Jicaclick markarekin fabrikatzen eta merkaturatzen dituen artikuluen diseinuak garatzen dituena.

Womenekin elkarrizketa eta mahai-inguru formatuan garatuko da, eta ekitaldian parte hartu ahal izango da aurrez aurre zein online, esteka honetan streaming bidez eskainiko baita.

Hitzaldien ondoren, networkingarekin itxiko da jarduera, eta luncha tarteko, bertaratzen diren pertsonek beren iritziak giro lasaian partekatu ahal izango dituzte.

Ez galdu emakume ausart, adimentsu, borrokalari eta ekintzaileekin konektatzeko hitzordu eta aukera hau. Elkarrekin indartsuagoak gara, eta erronka zailak txiki bihurtzen dira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat