Nola irudikatzen duzu Ermuan 2030ean? Zure ideiak entzun nahi ditugu

26.05.22
Erakundea

Ermuko Udalak hasiera eman dio Tokiko Hiri Agenda 2030 guztion artean eraikitzeko parte-hartze prozesu irekiari. Ekimen hau hiriko sare sozial, ekonomiko, instituzional eta kultural guztiak etorkizuneko garapen iraunkorraren inguruan modu partekatuan hausnartzeko gunea da. Horrela, galdera orokor bati erantzuten saiatuko gara denon artean: nola irudikatzen duzu Ermua 2030ean?

Herritar guztiek parte hartzeko aukera izango dute datozen asteetan, herriko hainbat tokitan egingo diren bost saio irekietan. Bilerak auzoka banatuko dira, eta, beraz, pertsona bakoitzak bere bizilekuaren arabera dagokion hitzordura joan beharko du.

Programatutako saioak honako hauek dira:

Partaidetza saio irekiak
Data Auzoa Tokia Ordua
Maiatzak 31 San Pelaio Izarra Centreko 5. solairua 18:30etik 20:30era
Ekainak 1 Abeletxe, Santa Ana eta Erdigunea Lobiano Kultur Gunea 18:30etik 20:30era
Ekainak 6 Ongarai Ongaraiko eliza zaharra 18:30etik 20:30era
Ekainak 14 Okin Zuri Merkatu Plaza 18:30etik 20:30era
Ekainak 15 Sallabente Gizarte Zentroa 18:30etik 20:30era

Lan-talde bakoitzaren antolaketa hobetze aldera, aldez aurreko izen-ematea betetzea gomendatzen da, laster https://ermuahiriagendaurbana.es/eus webgunean eskuragarri egongo dena.

Partaidetza-saioak amaitu ondoren, bilerak antolatuko dira, talde bakoitzean bildutako datuak aurkezteko.

Lehenengo kontaktuak

Parte-hartze prozesuaren hasiera astelehen honetan, maiatzaren 23an, izan da Izarra Centren. Lehenengoan, Ermuko Udaleko arloak izan dira protagonista. Profil tekniko eta politikoko 30 pertsona baino gehiagok, Juan Carlos Abascal alkatea barne, Ermuko 2030erako garapenari buruzko iritzia eskaini dute, gaur egun Udalaren barne-egitura osatzen duten arloen ikuspuntutik.

Arratsaldeko saioan, Ermuko enpresa-sarea osatzen duten enpresetako eta herriko hainbat elkartetako ordezkariak bildu dira, 2030erako Ermuko Hiri Agenda eraikitzen elkarlanean aritzeko.

Bi saioak giro lasaian eta parte hartzeko bokazio handiarekin egin dira, bi dinamikaren bitartez: lehenengoa, 2030ean lortu nahi den hiri eredua elkarlanean marrazteko, eta bigarrena, Ermuko Hiri Agendaren Ekintza Plana osatuko duten proiektu estrategikoei buruzko iritzia emateko.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako