Ermuak STEAM Euskadi zigilua eskuratu du alor horretan egiten duen lanagatik
Ermuak STEAM Euskadi zigilua lortu du gaitasun horiek zabaltzeko eta herritarren artean bokazioak sustatzeko egiten duen lan eta ahaleginagatik, batez ere ikasle gazteen artean eta, talde horren barne, nesken artean espresuki. Hala erabaki eta jakinarazi du 2021eko STEAM Euskadi sarien 2. edizioko ebaluazio-taldeak, zeina Berritzeguneetako, Tknikako, Deustuko Unibertsitateko, EHUko eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako ordezkariek osatzen duten. Talde horrek aurkeztutako 137 hautagaitzak baloratu ditu, memorietan eskatzen ziren irizpideen arabera, besteak beste, deialdira aurkeztu zen gure udalerrikoa.
Aitorpen hau STEAM hezkuntza proiektuak garatzen dituzten erakundeei zuzenduta dago bereziki (zientzia/science, teknologia/technology, ingeniaritza/engineering, arte/art eta matematika/maths ingelesezko akronimoa). Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ematen du, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan, STEAM hezkuntza sustatzeko aitorpen horren deialdiren kudeatzaileak.
STEAM Euskadi Sariak Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen STEAM Euskadi Estrategiaren parte dira.
Hemendik aurrera, gure udalak STEAM Euskadi zigilua erabili ahal izango du arlo honetan antolatzen dituen komunikazio edo zabalkunde jardueretan nahiz horien agirietan.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat