Anne Erauskin Martinez 2021-2022 denboraldiko senior mailako jokalari bizkaitar onena zaleen ustez
Anne Erauskin Martinez ermuarra 2021-2022 denboraldiko senior mailako jokalari bizkaitar onena da zaleen arabera, aste honetan Bizkaiko Eskubaloi Federazioak sare sozialen bidez egindako herri-bozketaren ondorioz. Barakaldoko Zubileta Evolution Zuazo E.T.ko jokalari ermuarrak jasotako 729 botoen %42 jaso ditu, Basauriko E.T.ko Itxaso Elizegik botoen %35 eta Etxebarriko Kukullaga E.T.ko Irati Vazquezek botoen %23. Jokalariak denboraldiko saria jasoko du Carlos J. Roca Rodríguez presidentearen eskutik, hemendik gutxira iragarriko den ekitaldi batean. Anne Erauskinek sari hori bigarrenez jasoko du, 2015-2016 denboraldiko gazte-jokalari onena izateagatik, Carmen Braum Moll presidenteak era eman baitzion.
Anne Erauskinek Donostiako Beraberan jokatuko du datorren denboraldian eta Mirene Morenok ez du jarraituko
Gazte ermuarrak elitean eta emakumezkoen eskubaloiko Ohorezko Ligan jokatzen jarraituko du datorren denboraldian, Guerreras Iberdrola Ligan, Donostiako Berabera taldean fitxatzea adostu ondoren, Iñigo Villamiaren artikulu batean berriki ''El Diario Vasco ''egunkariak iragarri duenez. Erauskin Gipuzkoako hiriburura joango da Barakaldoko CB Zuazo taldean azken lau denboraldiak eman ondoren, bertara Errotabarri E.K.E. taldetik heldu ondoren.
Azaroan 24 urte beteko dituen ezker muturra teknika garbiagatik eta erasoan abiaduragatik nabarmentzen da. Urte hauetan esperientzia eta pausaleku bat hartu ditu kantxetan, eta ziur aski, bere heldutasunean, nabarmentzen eta hazten lagunduko diote. Lan horretan, Imanol Alvarez Arruti entrenatzaile ermuarra izango du, Errotabarrin Zilarrezko Ohorezko Mailan eta selekzioan baita ere entrenatu duena.
Denboraldiaren amaierak bi aurpegi izan ohi ditu; alde batetik fitxaketak eta, bestetik, bajak. Bigarren egoera horretan dago Mirene Moreno Fernandez ermuarra, hiru denboraldiren ostean Berabera taldea utziko duena, lotura luzatzerik ez duela jakin ondoren. Eta amaiera bikaina emango dio, hirugarren urtez jarraian, berriki Liga irabazi ondoren. Mirene Moreno baloiarekin koordinazio eta trebetasun handiko jokalaria da, abiadura punta oso altua duena. Ziur aski, ez zaio faltako bere zerbitzuak eskuratu nahi dituen beste klub batzuen proposamenik edo deirik. Ea baten batek interesa pizten dion eta aukera ematen dion bere kirol-ibilbidea lan-ibilbidearekin uztartzeko.
Biek, Errotabarri E.K.E.ko ordezkariren batekin batera, Santiago jaiak irekiko dituen suziria botako dute uztailean.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke