Errotabarri E.K.E.k denboraldia borobildu du: kadeteak eta seniorrak irabazitako kopei esker

30.05.22
Kirolak

''Errotabarri E.K.E.'' eskubaloi taldeak amaiera eman dio kirol denboraldiari, azken asteburu honetan Lasesarren (Barakaldo) ospatu den Bizkaiko eskubaloi festan kadete eta senior taldeek Bizkaiko Kopa bana lortu ondoren. Denboraldi ezberdina borobiltzen duten bi garaikur, Covid-19aren pandemiak baldintzatua nahiz zaleok kantxetara itzuli ahal izan garen. Klubaren mugarri hurbilenak bi dira: lehenengoa, ''Errotabarri Eguna '', jokalari, staff tekniko eta familia nahiz zaletuen jardunaldi ludikoa. Bigarrena, urteko batzarra, kirol-denboraldiaren, kudeaketaren eta kontuen berri zehatza emateko. Klubeko ordezkariek jaurtiko dute aurtengo herriko jaiak iragartzeko suziria, emakumezkoen eskubaloiaren ordezkari gisa, Mirene Moreno eta Anne Erauskinekin batera, biek bertan hasi eta hezitakoak baitira, harrobiko frutiu.

Belaunaldi-erreleboaren eta trantsizioaren ondoriozko aldaketa-denboraldia

Ohorezko Zilarrezko mailan jokatzen duen senior taldeak liga sailkapeneko zazpigarren postuan amaitu du, 21 punturekin. Laburpen estatistikoa honako hau da: 26 partida jokatu ditu, horietatik 10 irabazi, 1 berdindu eta beste 15 galdu. 615 gol sartu eta 642 jaso ditu, -27ko emaitzarekin. Taldeko saskiratzaile nagusiak Cristina Vivar (106 tanto) eta Jone Izquierdo (102) izan dira.

Mikel Martín Kortak zuzendu du taldea, C.B. Kukullagako etapa amaitu eta itzuli ondoren, Josean Fernández de Aranguiz eta Aitor Muiños taldekide izan dituela. Aldaketa denboraldia izan da; Ane Herrero edo Mailen Aguirregomezkorta bezalako kirolari eskarmentudun eta baliozkoak erretiratu ondoren; ezin ahantzi Sara Garrido, Cristina Vivar edo Jone Izquierdoren lesioek eta hutsuneek denboraldiko fase ezberdinak baldintzatu dituztela, ez eta Erasmus ikasketengatik Nekane Rekalderen hutsunea ere nabari izan dela. Azken finean, denboraldi zaila, aldagai eta baldintza ugariengatik, pandemiaren alderdiak hainbat ezabatu gabe.

Marcos Leitaok zuzentzen duen infantilen taldeak lehen postuan amaitu du liga eta Bizkaiko txapeldun izan da.

Bestalde, Ariane Gayosok eta Irune Ruizek entrenatzen duten kadete mailako taldeak Lasesarren jokatutako norgehiagokak irabazi zituen larunbatean, eta mailako Bizkaiko Kopa eskuratu zuen.

Laburbilduz, Errotabarri E.K.E.k amaiera polita eman dio 2021-2022 denboraldiari, non bere baloreak eta lehiaketan duen jokoa erakutsi dituen, belaunaldi berrien artean zein 40x20 pistako zaleen artean harrobia eraiten jarraitzeaz gain.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke