Berbalagunek ekainean eta lau jardueraz agurtuko du aurtengo edizioa

31.05.22
Euskara

''Berbalagun'' ekimenak 2021-2022ko ikasturteko denboraldiari amaiera emango dio ekain bizi eta jardueraz betearekin. Arduradunek lau jarduera antolatu eta iragarri dituzte ekainerako. Hori horrela, lau jarduera antolatu dituzte: opariak ematea edo trukatzea; azken-afaria, Mendilagun txangoa eta paseolaguneko irteera bat, ordena kronologikoari jarraiki.

Lehenengo jarduera opariak ematea edo trukatzea izango da, eta ekainaren 10eko ostiralean egingo, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera C. Orbe plazan. Lagun ezkutua desezkutatuko dute. Berbalagunen helburua pertsonak ezagutzea eta euskara hiztunen sarea zabaltzea da.

Bigarrena edizioari agur esateko afaria izango da, ekainaren 17ko ostiralean, giro ezin hobean euskara praktikatzeko aukera izango da.

Hirugarren proposamena mendirako irteera da, hilaren 19ko igandean, egingo dena. Ibilbidea Arantza-Mendaur-Arantza izango da eta Ermura buelta. Irteera goizeko 8:15etan izango da eta itzulera arratsaldeko 6etan.

Laugarren eta azken proposamena hileko paseolaguna da, asteazkenean, hilak 22, abiatuko dena arratsaldeko 6etan Patxi plazatxotik, ordu eta erdiko iraupenarekin gutxi gorabehera.

Jarduera egoki antolatze aldera izena ematea beharrezko da. Izena eman nahi dutenek bi aukera erraz dituzte; 663 070 492 telefono zenbakira deitzea edo ermua_berba@aek.eus postontzira idaztea, ekintza bakoitza hasi aurreko bezpera artean.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin