Magia gala solidarioa ‘diabetesik gabeko mundu baten alde’

01.06.22
Gizartea

DiabetesCero Fundazioko kide diren eta seme-alaba diabetikoak dituzten familia ermuarrek magia gala bat antolatu dute Haur Diabetesaren edo 1 motakoaren sendabidea ikertzeko dirua biltzeko. Ekitaldia ekainaren 5ean, igandea, izango da Ermua Antzokian, 18:30ean.

Bizkaiko lau mago arituko dira adin guztietarako ikuskizun honetan: Nock magoa, Txemagic, Oscar Duran eta Ni Kolas. Udal hau, Ilun taberna, Irazu klinika, Egui, Tenneco, Quetzal, Villa de Ermua, Ermuko futbol taldea, Asier harategia eta Rotek dira babesle nagusiak.

Sarreraren prezioa 5 eurokoa da, eta jasotako guztia gaixotasuna ikertzeko erabiliko da oso-osorik. Aldez aurreko tiketak Lobiano Kultur Gunean eros daitezke. "Fila zero" sarrerak ere eros daitezke, hau da, emanaldira joan nahi ez duten edo ezin duten baina lagundu nahi duten pertsonentzako tiketak. Halaber, dohaintzak egin daitezke DiabetesCero Bizkaiaren kontu korrontean: ES53 2100 4125 4322 0020 7263.

Sendabidearen bila

1 motako diabetesa gaixotasun autoimmunea da, gehienbat haurtzaroan sortzen dena eta gaur egun sendabiderik ez duena; baina horrek ez du esan nahi sendaezina denik. Gaixotasun kronikoa da, larria, eta milioika pertsonak pairatzen dute mundu osoan.

Askotan 2. motako diabetesarekin nahasten da, baina ez dira patologia bera. 1 motako diabetesaren agerpena ezin da prebenitu, eta ez da gertatzen elikadura edo bizi-ohitura txarrengatik.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du