Doako Zumba masterclass udal kiroldegian

02.06.22
Kirolak

Larunbatean izango da instalazioko kantxan, ordu eta erdiz, 12:00etatik 13:30era bitartean.

Udal kirol sailak doako zumba masterclass saio bat antolatu du datorren zapaturako, ekainak 4erako, M. Angel Blanco kiroldegiko kantxan, 12:00etatik 13:30era bitarteko ordutegian. Ainhoa Cenitagoya eta Ander Morales izango dira jarduera horren instruktoreak.

Jardueraren helburua kirol-jarduera ezagutaraztea eta kirol aegiteko ohitura sustraitzea da, bizitza osasuntsuagoa eta sendentaria utzi eta aktiboago izan gaitezen. Hainbat espezialitate ezagutarazteko, horrelako jarduerak antolatzen dira.

Ekainaren 5ean, igandea, parkour masterclass

Ermuan Parkour masterclass bat ere egingo da ekaineko lehen igande horretan, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, udal kirol arloaren laguntzarekin. Eskola magistral hori ekainaren 5ean, igandea, egingo da, martxoaren 8ko plazan, goizeko 11etatik arratsaldeko 2etara. Mailaren arabera, bi txanda egongo dira: hastapena edo hobekuntza, eta 16 urtetik gorako parte-hartzaileentzat izango da. Plazak mugatuak dira eta aldez aurretik izena eman behar da.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira