Miguel Angel Blancoren hilketaren 25. urteurreneko ekitaldira etorriko da Felipe VI.a erregea

07.06.22
Erakundea

Felipe VI.a erregea uztailaren 10ean izango da Udalak Miguel Angel Blanco ETAk hil zueneko 25. urteurrena oroitzeko egingo duen ekitaldi instituzionalean, atzo Erregearen Etxeak jakinarazi zuenez. Ekitaldi hori prestatzen hilabeteak daramatza udalak, ETA talde terroristaren biktima guztien eta, bereziki, gure udalerrian eragin zituen bi biktimak gogoratzeko eta omentzeko. Udalak gonbidapenak luzatu dizkie Moncloari, estatuko Legebiltzarrari eta Senatuari, Eusko Legebiltzarrari eta Jaurlaritzari, Aldundiari eta lurralde osoko udalerrien, elkarteen eta gizarte-sareko beste eragile batzuen ordezkariei.

Juan Carlos Abascal alkatea pozik agertu da Felipe VI.a erregeak hartutako erabakiarekin; "Asturiasko Printzea zela, duela 25 urte, herriko PPko zinegotzi gaztearen hileta-elizkizunera etorri zen. Egun horietan herrialde osoko erakundeak eta herritarrak elkarrekin bat egin eta eskutik izan ginen, nahikoa zela esateko eta gure bizitzarako eta askatasunerako eskubidea defendatzeko. Erreparaziorako eta bizikidetzaren aldeko ekintza izango da" adieraziz.

"Jardunaldi horretan, garrantzi bereziko ekitaldi bat egin nahi dugu, talde terroristak sortutako biktima guztien memoria ohoratzeko. Bakea, askatasuna eta demokrazia defendatu zuten erakundeak, eragile sozialak, politikoak, judizialak eta polizialak omenduko ditugu. Ermuko herritarren ausardia aitortu nahi dugu, duela 25 urte Udalbatzak Miguel Angelen bizitzaren alde eta ETAren terrorismoaren aurrean pertsonen askatasunaren eta duintasunaren alde mobilizatzeko egindako deiari erantzun zutelako" erantsiaz.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako