Banarte Antzerki Taldeak ‘¡Ese no!’ aurkeztuko du Ermuan

07.06.22
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiko eszenatokiak Banarte antzerki talde bizkaitarra hartuko du larunbat honetan, ekainaren 11n, ¡Ese no! antzezlanaren eskutik. Umorezko lana 20:30ean hasiko da.

Lagun talde baten ohiko afari batera eramango gaitu lanak, Cayetana eta Enrique anai-arrebak Gustavo eta Gemma bikotekideekin eta Roberto haurtzaroko lagunarekin elkartzen diren unera.

Enrique eta Gemmaren lehen haurraren jaiotza hurbilak eta umearen izena aukeratu beharrak aitzakia ematen dio Enriqueri bere ohiko burutazioetako bat botatzeko Gustavorekin izaten dituen tirabiren harian, hura pikatu asmoz. Txantxa garraztuz doa, apurka-apurka hartan nahasten dira bostak, eztabaidak fase guztiak igarotzen diru eta prozesuan hainbat egoera ustekabeko eta harrigarri sortzen dira. Eztabaida gisa hasi dena gatazka bilakatzen da eta azalera ekartzen ditu aspaldiko egoerak eta kontuak, ezkutuan egon direnak eta beste errealitate baten berri ematen dutenak. Ordura arte hautsiezina agertu den adiskidetasuna, kolpez apurtzen hasiko ote da?

Sarrerak 8 euro balio du eta emanaldia hasi baino ordubete lehenago jarriko dira salgai Ermua Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu