Talentua eta berrikuntza hiriaren motor gisa izeneko jardunaldiak zabalik
Innpulso Sareko presidentekideek eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enpleguko zuzendari nagusiak ‘Ermua TalenTIC: talentua eta berrikuntza hiriko motor gisa’ jardunaldiak aurkeztu eta ireki dituzte gaur Izarra Centren. Susana Gonzalezek bere ilusioa adierazi du ‘Innpulso Sareak udalarekin antolatzen dituen jardunaldi hauetan Ermuan egoteagatik, bertako bi ordezkarirekin batera, sarrean lurraldeko beste sei ordezkari ere baitaude''. Zuzendariak Ermua zoriondu du ‘Izarra Centre-ren X. urteurrenagatik, erakundeen arteko lankidetzaren eta behetik gora egitearen eredu delako'' erantsiz.
Juan Carlos Abascalek, Ermuko alkateak, eraikinaren urteurrena arrakastatsutzat jo du, ‘bestela herrira inoiz etorriko ez ziren enpresak ekartzen lagundu duelako, berrikuntzari, enpleguari eta ekonomia zirkularrari lagundu diolako. Ezagutza eta esperientzia partekatzen eta laguntza-sareak sortzen lagundu du. Eta gizartea eraldatzen jarraitzeko helburuari eusten dio'' azpimarratu duenez.
Carles Ruiz Viladecanseko alkatea pozik agertu da ‘pertsonei aurkezten zaien ziurgabetasunaren faktoreari aurre egin behar dioten hausnarketa-jardunaldi batzuetan egoteagatik, eta horretarako osagaiak berrikuntza eta talentua direla azpimarratu du, Covid-aren pandemiari aurre egin zaion bezala’.
Jarraian, aurkezpenaren bideoa.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako