Ermua TalentIC: talentuaz eta berrikuntzaz hausnartzeko bi eguneko jardunaldia

09.06.22
Erakundea

Gure udalak Innpulso Sarearekin eta TechFriendlyrekin antolatzen duen Ermua TalenTIC'' jardunaldiei hasiera emango die gaur Izarra Centren. Udalerriek eta hiriek talentua identifikatzeko, indartzeko eta erakartzeko dituzten indarguneei eta ahuleziei buruz hausnartuko duen foroa. Hori guztia gure hiriak espazio inklusibo, berritzaile eta jasangarri egitearekin ustartuz.

Hainbat eragilek beren ikuspegia eta proposamenak azaldu eta aurkeztuko dituzte, hitzaldi magistralen, mahai-inguruen, tailerren eta lan-saioen bidez. Hirien garapen-prozesuarekin lotutako erronkak eta aukerak aztertuko dituzte, talentuaren, berrikuntzaren eta teknologiaren elkargunean.

Programak, besteak beste, honako hauek biltzen ditu: tokiko eremutik egindako ikuspegia, hiri-adimenari buruzko txosten bat, hiriari eta talentuari buruzko elkarrizketak, laborategiko hirietako esperientziak eta City Labs tailerra, hori guztia hiri-gobernantza birpentsatze aldera.

Izarra Centreren X. urteurrena

Jardunaldiak Izarra Centre-ren 10. urteurrenaren ospakizunen barruan kokatzen dira. Hamarkada bat berrikuntza, ikerketa eta garapenaren sustatzaile izan zen Ermuan, enpresentzat eta beste eragile ekonomiko eta sozial batzuentzat.

Izarra Centre eraikinean dozenaka enpresa txiki eta ertainek hartuko dute parte eta horietako seik euren esperientzia kontatuko dute gaur SER Eibar Irrati Kateko "Hoy por Hoy Eibar" irratsaioan. Eraikinean kokatutako ekintzaileek kontatuko dute zein izan zen ekiteko motibazioa, zergatik aukeratu zuten Ermuan eta Izarra Centre eraikinean, besteak beste.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako