Hiri Agendaren parte-hartze faseari amaiera eman dio Sallabenteko bilerak
Ermuko hiri agendaren parte-hartze prozesuak aurrera jarraitzen du. Gaur arratsaldeko sei eta erdietan Miguel de Unamuno Gizarte-zentroan Sallabente auzoarekin egingo den topaketarekin amaituko ditugu saioak. Partaidetza-prozesu horien bidez, Ermuko udalak herritarrekin kontrastatu nahi du hiriko berrikuntza-ardatz estrategikoak bat datozela Hiri Agendaren helburuekin eta tokiko ekintza-planean definituko diren epe labur, ertain eta luzeko ekintzekin.
Ekintza-plan hau eta horren ondoriozko proiektuak garatzeak gure herria hiri bizigarriago, berdeago, sozialago eta berdinzaleago baterantz eraldatzea erraztuko du. Mugikortasun iraunkorra, irisgarritasuna, hiri-berroneratzea, etxebizitza-parkearen birgaitzea, kalitatezko enplegua eta gizarte-urrakortasunen prebentzioa ere hiri-agenda honen ardatzak izango dira. Bere edukiak Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GIH) kokatuko dira.
Zure iritzia garrantzitsua zaigu, etorkizuneko Ermua zurekin eraiki nahi dugulako. Aurrez aurreko jardunaldietara joaterik izan ez baduzu, zure iritzia hemen utz diezagukezu: https://ermuahiriagendaurbana.es/eus/partaidetza/
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako