Izen-emateak zabalik aisialdiko eta denbora libreko begirale izateko ikastarorako
Bizkaiko Foru Aldundia eta Durangaldeko udalak elkarrekin ari dira lanean gazteei babesa emango dien ekintza-agenda bat sortzeko, ikuspegi zabal, integratzaile eta intererlazionatu batetik abiatuta.
Gaztedi Durangaldea proiektuaren barruan, haur eta gazteen aisialdiko begirale ikastaroa jarriko da abian. 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago prestakuntza-ekintza hau, Gaztedi programako edozein udalerritan erroldatuta daudenentzat: Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria, Mallabia eta Zaldibar.
Ikastaroa Durangon emango da urria eta ekaina bitartean, 150 orduko euskarazko prestakuntza teorikoa eta 160 orduko praktikak barne. Atal teorikoak haurren eta gazteen aisialdiko hezkuntza-jarduerak, talde- eta hezkuntza-prozesuak, eta aisialdiko jardueretako animazio-teknikak eta -baliabideak hartzen ditu barne. Prestakuntza burutzen dutenek profesionaltasun-ziurtagiria jasoko dute haurren eta gazteen aisialdiko jardueren dinamizazioan aritu ahal izateko.
Prestakuntzak 100 euroko kostua du eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du Gaztedi Durangaldearen bitartez. Programa horretan Durangaldeko Mankomunitateak eta Amorebieta-Etxanoko eta Ermuko Udalek parte hartzen dute. Ekimenak Eroskiren laguntza ere badu, aniztasuna errespetatuko duen kanpamentu inklusiboa antolatzeko bi saio espezifikotan parte hartzen baitu.
Interesdunek eskaera-orri honen bidez egin dezakete aurre-inskripzioa, uztailaren 28a baino lehen. Plazak mugatuak direnez, eskaintza gaindituz gero, tokiak zozketa bidez esleituko dira.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu