Larrialdi eta autobabeserako planak, Ermua guztiontzako herri seguruagoa izan dadin

22.06.22
Hiritarren Segurtasuna

Ermuko Udaleko Hiritarren Segurtasunerako Arloa hainbat ekintza bultzatzen ari da larrialdietan koordinazioa hobetzen ikasteko. Ekainean, udaltzain guztiak prestakuntza-jardueretan parte hartzen ari dira, Ermuan aritzen diren suhiltzaile eta Gurutze Gorriko sanitarioekin batera.

Ekimen honen helburu nagusia gure herriko pertsonen segurtasuna bermatzea da. Horretarako, agenteak prestatzen dira, larrialdien aurrean azkarrago eta eraginkorrago jardun ahal izan dezaten.

Nabarmentzekoa da patruila-auto bakoitzean eta Udaltzaingoaren komisarian larrialdietarako botika-poltsa bana dagoela. Elementu horrek berezitasun bat du, bi zatitan banatzen baita: bata, agenteek erabiltzeko, eta, bestea, zigilatuta, osasun-langileek bakarrik erabiltzeko.

Jarduera horiek Babes Zibileko Udal Planaren, Autobabes Planaren eta Udal eraikin bakoitzaren Autobabes Planen barruan kokatzen dira. Plan horiek Ermuan larrialdietan esku hartzeko antolaketa-egitura eta prozedurak eratzen ditu.

Eragileekin egindako prestakuntza-ekintzez gain, udalerriaren segurtasuna hobetzen duten beste ekimen batzuk ere garatu dira:

  • Autobabeserako planak: titularrek beren baliabideekin hartutako neurriak eta prestatutako ekintzak dira, pertsonen eta/edo ondasunen gaineko arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko. Udal-eraikin guztiek behar bezala erregistratutako plan propioa dute, horrek berekin dakarren guztiarekin: simulazioak egitea eta langileak larrialdietan, lehen laguntzetan eta suteak itzaltzen trebatzea.
  • Larrialdietarako postontziak: udalerri osoan daude modu estrategikoan kokatuta, eta larrialdi-zerbitzu guztientzat erabilgarria den informazioa dute: hidranteen planoak, telefonoen direktorioak, txalekoak, txilibituak, etab.
  • Ermua, hiri kardio-babestua: Udalaren eta Bexen cardio enpresaren arteko ekimen publiko-pribatua. Horrekin, kanpoko 22 desfibriladore automatikoz osatutako parkea osatu da (200-250 metroz behin udalerri osoan) eta ia 200 pertsona trebatu dira horien erabileran.
  • Itxi ateak suari: finken administratzaileak inplikatuz, suteak prebenitzeko kanpaina egin da. Ekimenean parte hartu duten komunitate guztiek dute kartel hau atarian.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan