Udalbatzak ezohiko Osokoaren bilkura egingo gaur
Ermuko Udalbatza ezohiko Osoko Bilkurara deitua dago ekainaren 27ko astelehen honetarako. Bilera presentziala izango da, eta 18:00etan hasiko; edo ordu erdi beranduago, bigarren deialdian izaten bada. Beti bezala, saio hori streaming bidez emitituko dugu webgune korporatibo honetan eta erakundearen YouTube kanalean.
Bilkuraren gai-zerrendak zortzi puntu ditu, eta, ohi bezala, udalbatzako kideei gonbitea eginez hasiko da, aztertu beharreko gaiekiko edozein interes garrantzitsu edo bateraezintasunen berri eman dezaten. Ondoren, 2022ko ekainaren 7an egindako azken bileraren akta onartuko da.
Hirugarren puntuan Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga arautzen duen 5. Ordenantza Fiskala aldatzeari inguruan mintzatuko dira eta, laugarrenean, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren 2022-2025 eperako Plan estrategikoaz. Bosgarren, udalerriko saneamendua, Zubiaurre kaleko erdialdea eta Gipuzkoa Etorbideko kolektorearen arteko proiektuak barne hartzen dituen lurzatiak desjabetzeko espedienteari hasiera ematearen inguruko erabakia hartuko dute.
Seigarren puntuan, Betiondoko Plan Partzialaren aldaketa puntuala behin betikotzeko erabakia hartuko. Udalaka duen kirol ekipamenduko partzeletan zuzkidura-bizitokiaren erabilerari leku egiteko.
Zazpigarren puntuan, B. Yarza andreak eta beste hainbatek Ermuko 3.420 erregistro-finkaren zati bat "ope legis" (legearen aginduz) desjabetzeari buruz aurkeztutako prezio-orriaren inguruan erabakiko.
Azkenik, zortzigarrenean, izaten badira, eskari-galderei tarte egingo zaie.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako