Hemen dira Ermua Hiria XXVIII. Literatur Lehiaketako lanik onenak
Ermua Hiria Literatur Lehiaketaren XXVIII. edizioak narratiba eta poesia kategorietako irabazleak ezagutarazi ditu, euskaraz zein gaztelaniaz.
Narratiba-lanetarako adostutako gaia, oinarrien arabera, feelgood edo sentsazio onak transmititzen dituzten istorioak izan dira. Zentzu horretan, epaimahaiarentzat esentzia ondoen bereganatu duen gaztelaniazko kontakizuna Beatriz García Sánchez salamancarraren Imborrable izan da.
Gaztelaniazko poesiari dagokionez, saria Cadizen bizi den Nélida Leal Rodriguezentzat izan da, Cuanto seré konposizioagatik.
Euskarazko modalitateei dagokienez, Murgiako Juan Manuel Gallego Moyaren Leiho-eguraldia izan da narrazio lanik onena.
Hizkuntza horretan bertan, epaimahaiak Peru Aiartza Cajaravilleri donostiarrari eman dio saria poesia modalitatean, Zerua margotu duzu izenburudun lanagatik.
Lau irabazleetako bakoitzak 400 euroko saria jasoko du.
Obra guztiak liburutegiko mikrositean kontsulta daitezke.
Edizio honetan 123 kontakizun (45 emakume eta 78 gizonezko) eta 138 konposizio poetiko (47 emakume eta 91 gizon) aurkeztu dira gaztelaniaz; euskarazko lanei dagokienez, liburutegiak 6 kontakizun (2 emakume eta 4 gizon) eta 11 poema (7 emakume eta 4 gizon) jaso ditu. Parte-hartzaileen %98k posta elektronikoa erabili du bere lanak bidaltzeko.
Gaztelaniazko narratiba lanen epaimahaia honako hauek osatu dute: Slawomira Grabowska, liburutegiko ingelesezko eta gaztelaniazko irakurketa kluben dinamizatzailea; Fernando Morillo, idazlea eta gazteen irakurketa digitalaren klubeko dinamizatzailea; eta Noelia Paz, liburutegiko langilea. Gaztelaniazko poesia epaimahaian, berriz, Maite Lorenzo liburutegiko poesia tailerreko dinamizatzailea, Fernando Morillo eta Uxuri Postigo liburutegiko langilea egon dira.
Euskarazko lanak Fernando Aranberri udal euskara teknikariak, Unai Villena idazle, EHUko irakasle eta helduentzako euskarazko irakurketa klubeko dinamizatzaileak eta Sara Gago liburutegiko arduradunak kalifikatu dituzte.
Lotutako albisteak

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo