Asteburuko 'Elektrojaia'k hamabi DJ bilduko ditu Ermuan

29.06.22
Kultura eta Gazteria

Uztailak Ermuko musika elektronikoaren jaialdia ekarriko berarekin batera, Covidaren pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren. Elektrojaiak hamaikagarren edizioa beteko du, eta aurten Baldespina parkean eta Ongarain kokatuko diren bi agertokien gainean dozena bat artista baino gehiago izango ditu.

Jaiari hasiera emango zaio ostiralean -uztailaren 1ean-, musikaren soinuak arratseko 5etan hasiko, eta gaueko hamarrak arte luzatuko da Baldespina parkean (martxoaren 8ko plaza). Jardunaldi horretan DJ lanean Marcos, Andoni S, Aitor Araujo eta Pirata arituko dira.

''Elektrojaia 2022''ko egun handia uztailaren 2a, larunbata, izango da. Ongaraik bi gune berezitu eta bakoitzean bere agertokia hartuko ditu: «Old school room» eta «Main stage». Musika egongo da egun guztian zehar, etenik gabe.

''Fernanda Martins'' Brasilgo DJ eta ekoizlea da kartelaren burua

''Fernanda Martins'' Brasilgo Techno eta Hard Technoko DJ eta ekoizlea da kartelaren burua eta aurtengo partaide nagusia, nahiz eta Kuroi, Koldo Intermusic, Khris Rios, Javier Ganuza, Ann DJ Mari, Stan Garac, Erikss, Sebita, Blanko, Araujo, Andoni S eta DJ Bixenten emanaldiez gozatzeko denbora ere izango dugun.

Sarrera doakoa izango da eta jaialdiaren gunean edarientzako txosna eta Tipi Tapa taldearen food-truck-a egongo dira. Segurtasun pribatua eta sarbideen kontrola egongo dira.

Jaialdia ''Elektrojaia Taldeak'' antolatu du, herriko udalaren, Ermua Gazte Puntuaren eta beste hainbat marka komertzialen laguntzarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian