Gimnasia erritmikoaren eskaintza irailean berreskuratuko dugu Ermuan
Gimnasia Erritmikoko Ipurua Elkarteak jarduera hori Ermuan eskainiko du 2022-2023 ikasturtean
Herriko haur eta gazteei zuzendutako kirol aukerak gehiago izate aldera, udal Kirol Alorrak – Ermua Kirolak-ek eta Eibarko Gimnasia Erritmikoko Ipurua elkarteak ados jarri dira elkarlanerako eta 2022-2023 ikasturtetik aurrera Ermuko kirol instalazioetan gimnasia erritmiko kirol-jarduera hori eskaintzeko.
Horrela, familietako gazteenek kirol-diziplina eta -prestakuntza kualifikatu, egituratu eta iraunkorrean izena emateko aukera izango dute, eta horien ibilbidea oinarritik -hastapen mailatik- hasiko da, nahi duenak pixkanaka kirol-errendimendua lortu arte.
2022-2023 denboraldirako taldeen eskaintza honako hau da:
| Jaiotze-data | Taldea | Noiz | Ordutegia |
|---|---|---|---|
| 2015-2016 | Prebenjaminak | Astelehen - Asteazken | 17:30tik-18:30etara |
| 2013-2014 | Benjaminak | Martes y jueves | 17:30tik-18:30etara |
| 2011-2012 | Alebinak | Astelehen - Asteazken | 18:30tik-19:30etara |
| 2009-2010 | Infantilak | Astelehen - Asteazken | 18:30tik-19:30etara |
| >2008 | Amateurrak | Astelehen - Asteazken | 18:30tik-19:30etara |
Izena ematea gimnasiaipurua@hotmail.com postontzian. Datu hauek eman behar dira:
- Izen-abizenak.
- Jaioturtea.
- Helbidea.
- Kontakturako telefono mugikorra.
Proposatutako ordutegiak bat ez badatoz zure semearen edo alabaren erabilgarritasunarekin, Gimnasia Erritmikoko Ipurua Klubarekin jar zaitezke harremanetan, zure beharretara egokitutako aukera bat bilatzeko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Gimnasia Erritmikoko Ipurua Klubarekin harremanetan jar zaitezke 669 176 108 edo 657 007 846 telefonoetan, edo gimnasiaipurua@hotmail.com helbide elektronikora idatzi.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da