Udaleko zerbitzu eta bulego publikoek udako ordutegiari hasiera eman diogu

01.07.22
Erakundea

Udal bulegoak eta zerbitzuak udako ordutegia izango dugu gaurtik -uztailaren 1etik, urterako onarturik dugun lan-egutegiari jarraiki. Gure bulegoak, oro har (Abiapuntu, Enplegu Zentroa, Lobiano Kultur Gunea eta Emakumearen Etxea) 08:00etatik 14:00etara izango ditugu zabalik, etenik gabe, uztailaren 29ra arte.

Datorren astelehenean, uztailaren 4an, udal zerbitzuak itxita egongo dira, jaieguna delako Bizkaian -San Baledin Berriotxoaren eguna-, hain zuzen ere. Hilaren 25etik 27ra, bulegoak itxita egongo dira herriko jaiak direla eta.

Abuztuan, udaletxeko eta Abiapuntuko bulegoak irekita egongo dira lanegunetan, 08:00etatik 14:00etara bitartean. Udaltzaingoak 24 orduz emango du zerbitzua asteko 7 egunetan, lanegunetan zein jaiegunetan. Aldiz, Torreta Etxea, Lobiano eta Emakumearen Topagunea itxita egongo dira.

Udal liburutegia, uztailaren 7tik 21era itxita, behin-behinean lekuz aldatzeko

Udal liburutegiak uztailaren 7tik 21era itxita mantenduko ditu ateak, biak barne, eta Lobiano Kulturgunera lekuz aldatuko da. Behin-behineko kokapen hori mantenduko dute zerbitzua handitzeko obrek dirauten bitartean.

Betiondoko kirol-instalazioak, bestalde, uztailaren 23ra arte arratsaldez soilik irekiko dira, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 21:00etara. Larunbat goizetan, 9:30etik 13:30era; igande eta jaiegunetan, berriz, itxita egongo da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako