Izarra Centrek Eraldaketa Digitalaren 2022ko Foroa hartuko du

05.07.22
Ekonomi Sustapena

Teknologia ekiteko izenburupean, Eraldaketa Digitalaren 2022 Foroak edizio berria ospatuko du asteazken honetan, uztailaren 6an, Izarra Centren. Jardunaldiak ekintzailetzarekin lotutako erakundeak eta beren proiektua abiarazteko edo lan-prozesuak aldatzeko teknologia modu erabakigarrian aplikatzen ari diren enpresak bilduko ditu.

Foroa 10:00etatik 12:00etara izango da, eta helburu nagusia egoera-mapa sortzea da, teknologia ekintzailetzaren praktika nola aldatzen ari den azaltzeko.

Antolaketa-eredu berrietan, lan-metodologietan eta taldeetako kideen, bazkideen eta hornitzaileen arteko harremana kudeatzeko moduari helduko zaio jardunaldian. Era berean, gehien erabiltzen ari diren aplikazioen zerrenda azalduko da, baita edozein proiektu ekintzailetarako (online edo offline) guztiek erabiliko dituztenen zerrenda ere.

2022ko Eraldaketa Digitalaren Foroaren programa honako hau da:

  • 09:45 - Partaideei harrera
  • 10:00 - Ongi-etorria eta aurkezpena
  • 10:10 - Izarra Centre: teknologiak eta ekintzailetzak bat egiten duten lekua. Josu Ansola, Ermuko Udaleko Garapen Ekonomikoko zuzendaria
  • 10:20 - Ekintzailetza teknologiaren aurretik. Juan Alberto González, Secoteko lehendakariordea
  • 10:35 - Ekintzailetzarako teknologiaren adierazleak. María Saiz, GEM Euskadiko zuzendari nagusia.
  • 10:50 - Mahaingurua: Teknologia ekintzailetzako une guztietarako
    • Ricardo Devis, Grupo Inmobiliario Mariatomasako zuzendari nagusia
    • Elena Pinedo, Centro San Luiseko STEAM koordinatzailea
    • Nerea Irazabal, Luramak Ustiategi Ekologikoa
  • 11:15 Ekintzailetzara aplikatutako teknologia. Belén Varela, Worklaneko zuzendaria
  • 11:30 Networking – kafea
  • 12:00 Jardunaldiaren amaiera

Jardunaldiaren edukia bereziki interesgarria da teknologiaren aukeren ikuspegia duten enpresentzat, proiektu ekintzaileekin lan egiten duten erakundeentzat eta proiektu ekintzaileak dituzten pertsonentzat. Forora joan nahi baduzu, eman izena esteka honen bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat