Ehun bat jarduera izango dute 2022ko Santixau jai nagusiek
Musika da nagusi egitarauan, Medina Azahara, McOnak, Cherry & The Ladies eta Mocedades taldeen eskutik
243.000 euro ordainduko du Udalak jarduera guztiengatik
Ermuko Udal Kultura sailak 2022ko Santixau jaietarako ekintzen egitaraua aurkeztu du gaur. Pandemiaren eraginez bi urtetan bertan-behera utzi behar izan diren jai herrikoiak, oso partehartzaileak berreskuratuko ditugun aurten, irrikaz et desio biziaz, batez ere gazteria. Beatriz Gamiz zinegotziak laburbildu ditu uztailaren 14tik aurrera garatuko diren jarduerak, eta programazio plural, anitz eta kalitatezkoa duen baten barruan, ermuarren eta egun horietan bisitatzen eta laguntzen gaituzten pertsona guztien gustu eta itxaropenei erantzutea espero duena.
Ehun jarduera inguruk osatzen dute aurtengo egitaraua, eta, beste behin ere, musikak leku nagusia izango du. Hainbat estilotako taldeak, txarangak, orkestrak, rock taldeak eta erromeriak izango dira barrena Ermuko jai nagusiak girotzeko. Ermuko zinegotziak Santixauetako kontzertu handiak nabarmendu nahi izan ditu: "La Oreja de Van Gogh" donostiarrak uztailaren 23an eta "Skakeitan" 16an, eta "Los Brincos" uztailaren 27an, jaien azken egunean.
Emakumezkoen eskubaloi ordezkariak suziria botako dute jaiei hasiera emateko
Jaietako jarduerak uztailaren 14an, osteguna, hasiko dira txarangen arteko ohiko jokoekin. Horiek aste horretan eta hurrengoan zehar gauzatuko dira, uztailaren 22ko playback probarekin amaitu arte. Egunik handienei hasiera, uztailaren 24ko txupinazoak emango die. Aurten, Anne Erauskin, Mirene Moreno eta Errotabarri E.K.E. emakumezkoen eskubaloiko ordezkariek hasiera emango diete jaiei, horien ibilbidea eta Ermuaren izena munduan zehar zabaltzeko egiten dutena aitortzeko.
Ohiko jarduerez gain (kirol-txapelketak, paella lehiaketa, sardina banaketa, haurraren eguna edo su artifizialak), Beatriz Gamizek aurreko asteburuko ekitaldiak azpimarratu ditu, ahoa gozatzen hasteko. Alde batetik, formatu txiki eta ertaineko kale ikuskizun gehiago izango ditugu txupinazoaren aurreko egunetan, baita animazio ikuskizunak ere uztailaren 25etik 27ra.
"Ilusioarekin eta Ermuko Udalaren eta Festa Batzordearen arteko elkarlan eta esfortzuarekin eratu dugu programa", azaldu du Gamizek. Jarduera anitzetako herriko 33 elkarte eta taldek osatzen dute egun Ermuko Festa Batzordea.
Ermuak berrehun eta berrogeita hiru mila euro bideratuko ditu herriko jaietara
Ermuak 2020ko jai nagusiko jarduerak ordaintzeko 243.000 euro erabiliko ditu. Horietatik 49.500 euro herriko elkarteek jasotzen dute diru-laguntza moduan, jarduera ezberdinak antolatzeko aukera izan dezaten. Gainontzeko kopurua ikuskizunen kontrataziora, azpiegituretara, baimenetara eta alokairuetara bideratzen da.
Amaitzeko, eraso sexistarik gabeko jaietaz gozatzeko eskubidea azpimarratu nahi izan du zinegotziak, berdintasuna eta errespetua nagusi izan daitezen. "Erasorik gabeko jai giroa nahi dugu, eta ermuarrek nahiz kanpotik datozenek ahalik eta ongien pasatzea espero dugu", adierazi du.
Egitarau osoa datozen egunetan banatuko da herriko etxebizitza guztietara. Edizio digitala jarraiko lasterbidez kontsulta eta behera ekarri daiteke.
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude