Twinplan proiektu ermuarra, Aporta desafioko finalista

11.07.22
Ekonomi Sustapena

Joan den azaroan hasi zen Aporta Desafioaren laugarren edizioa, Red.es, Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioari atxikitako Enpresa Erakunde Publikoak antolatuta, Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzaren bitartez. Datuak herritarren osasunerako eta ongizaterako duen balioa lelopean, lehiaketak zerbitzu eta irtenbide berriak identifikatu nahi ditu, datu irekietan oinarrituta, eremu horretan hobekuntzak bultzatzeko.

Erronka bi fasetan banatzen da: lehenengoan ideia-lehiaketa bat egiten da, eta bigarrenean, finalistek prototipo bat garatu eta aurkeztu behar dute. Lehen fasea amaitu da, eta 10 proiektu finalisten artean ermuar proposamen bat dago: Twinplan.

Twinplan erabakiak hartzen laguntzeko sistema bat da, ibilbide irisgarri eta osasungarrietarako. Web app bat da, mugikortasun-arazoak dituzten pertsonen irisgarritasuna errazteko eta herritar guztien ariketa osasungarria sustatzeko. Ivan Arakistain IMH Campuseko Manufacturing Unibertsitate Master Digitaleko irakasle eta Tecnaliako ikertzaileak eta Ermuko Udalak asmatutako tresnak ibilbidea igogailu publikoetan gorabeheraren baten eraginpean dagoen ebaluatzen du, eta, hala bada, ibilbide irisgarri alternatibo bat proposatzen du, inguruko trafiko-maila (zarata), airearen kalitatea eta kardio-babeseko puntuak adieraziz. Era berean, hurbileko garraiobideen kontaktua errazten du.

Administrazio publikoek web app hori azpiegitura irisgarri berrien erabilera eta plangintza monitorizatzeko ere erabili ahal izango dute.

Prototipoa Ermuko igogailu publikoen Biki Digitalaren datuak erabiliz garatuko da, baina eredua beste lurralde batzuetara igo daiteke. Datu horiek Ermuko beste datu publiko batzuekin osatzen dira, hala nola ingurumen-sentsoreen sarea, trafikoa eta LurData, besteak beste.

Hemendik aurrera, Twinplan eta beste bederatzi proposamen finalistek urriaren 18ra arteko epea izango dute ideiak garatu eta aurkezteko. Epaimahaiak hobekien baloratutako hiru prototipoek 5.000€, 4.000€ eta 3.000 €ko sariak jasoko dituzte, hurrenez hurren.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik