Barrakak San Antonioko aparkalekuan egongo dira uztailaren 21etik 28ra bitartean

15.07.22
Kultura eta Gazteria

Errepidea gurutzatu behar izateagatik segurtasuna areagotzeko neurri gehigarriak ezarriko eta Poliziak gunea zainduko du

2022ko Santixauetako jaietako zaldiko-maldikoen gunea San Antonioko aparkalekuan jarriko da, uztailaren 21etik 28ra bitartean. Kokapen horri esker uztartu ahal izango da, erdiguneko leku bat, azalera zabalekoa eta jai-girotik gertu dagoena, ezinezkoa baita Zubiaurre kaleko goiko aldera itzultzea –lehenago asteroko azoka txikia jartzen zen lekuan–, garajeak bukatzeko obrak hasi berri baitira, geldirik egon eta sustatzaile aldatu eta gero.

Barrakak jartzeak afekzioak eragingo ditu, batez ere inguruko bizilagunentzat. Hori dela eta, Udalak Valdespinako Markesaren txandakako aparkalekua zabalik utziko du eguneko 24 orduetan libreki erabili ahal izan ditzaten. Udalak egoeraz jabetzeko eskatu die bizilagunei eta ahal duten neurrian, egoerari aurre egiten lagun dezatela San Lorentzoko aparkalekuetan eta inguruko beste leku batzuetan aparkatuz.

Hirigintzako alorrak hainbat aukera aztertu ditu, izan ere, Zubiaurreko goialdean, non tradizioz ezarri izan diren, garajeak eraikitzeko obrek jarraitzeak kokapen hori eragotzi izan duelako. Aurtengo Santixauetan etortzeko baimena eskatu duten atrakzioen kopuruak, azalera zabala eskatzen zuen eta, ondorioz, espazio murritzagoko beste aukera batzuk baztertu egin behar izan dira.

Alorrak segurtasun-neurri gehigarriak ezarriko ditu azoka-gunerako sarbidea segurua izan dadin; izan ere, jai-esparru horretara iristeko, Bizkaia etorbidean eta Gipuzkoa etorbidean BI-3344 errepidea zeharkatu beharko dugulako. Herritarrok nahitaez dauden zebra bideetatik zeharkatu beharko dugu. Udaltzaingoak zainduko du gu modu zuzen eta seguruan sar eta atera gaitezela.

Horiek horrela, pandemiaren ondorioz bi urtez bertan behera utzi behar izan diren eta gozatzeko irrikan gauden jaiez zentzuz eta zuhurtziaz jokatzea eskatzen zaigu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu