Txarangen playback lehiaketa bertan behera gelditu da

18.07.22
Kultura eta Gazteria

Nemon herriko taldeak eta Javier Ganuza & Ann DJek girotuko dute ostiral gaua

Ermuko Txarangen Batzordeak uztailaren 22rako, ostirala, aurreikusitako playback lehiaketa bertan behera uztea erabaki du.

Jardueran parte hartzeko izena eman duten txarangen kopuru eskasak eragin du "erabaki mingarri" hori, Batzordeak azaldu duenez. Antolatzaileek azken unera arte itxaron dute txarangen konpromisoa lortzeko ahalegina eginez, baina lortutako ezezko erantzunek eta ekitaldia berme jakin batzuekin antolatu ahal izateko tarte urriak bertan behera uzteko erabakia hartzera bultzatu dute.

Txarangen Batzordeak gazte kuadrillen parte-hartzea eskatu du, etorkizunean ekitaldi tradizional hau gauzatu ahal izateko, beti ere gure udalerrian jende askoren interesa piztu duena.

Playback lehiaketaren ordez, ostiral gauean Nemon herriko taldearen rock kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu Orbe Kardinala plazan 22:30etik aurrera. Jarraian, Javier Ganuza & Ann DJek acid house saioa eskainiko dute.

Asteleheneko eta astearteko egitaraua

Gaur astelehena, uztailak 18, Santixauetako Padel Txapelketak aurrera jarraituko du San Pelaioko pistetan 18:30etatik aurrera. 19:00etan, kuadrillek txarangen bi joko berri izango dituzte Orbe Kardinala plazan: artaburuak eta pepinoa. Eta gauean, 22:30ean, Rafa Rueda igoko da Martxoak 8 plazako agertokira Komite Internazionalistak antolatutako kontzertua eskaintzeko.

Asteartean, hilaren 19an, egitaraua oso antzekoa izango da: Padel txapelketa 18:30ean, txarangen jokoak 19 00etan sokatira finalarekin eta kubo probarekin, eta kontzertua Martxoak 8 plazan 22:30ean. Oraingoan, Petti izango da astearte gaua girotzeko arduraduna, Euskal Birusak gonbidatuta.

Santixauak 2022 egitaraua

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian