Sei hilabeterako lau kontratu egin dira 2022ko Tokiko Enplegu Planaren barne
Ermuak langabezian eta Lanbiden izena emanda dauden lau pertsona kontratatu ditu, 2022ko Tokiko Enplegu Plan berriaren barne. Lau pertsona horiek 1. mailako ofizialak dira, eta gaurtik aurrera hiri-mantentze lanak egingo dituzte, obretako udal-brigadako taldearekin lankidetzan. Sei hilabeteko lan-kontratua dute enplegagarritasuna eta laneratze aukera hobetzeko. Enplegu Plan honek ia 56.600 €uroko kostua du, eta gure udalak ordaintzen du oso-osorik.
Lanpostu horiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan dagokion eskaintza publikoa egin eta eskatutako profilarekin eta kualifikazioarekin bat datozen hautagaietatik kontratatu dira. Igeltsero bat, argiketari bat eta eraikinen mantentze-lanetako bi langile dira.
Tokiko Enplegu Plan honek jarraipena ematen die aurrekoei, urtero deitzen baita. Lanbiderekin lankidetzan egindako kontratazio hori, urrian egingo denaren aurretik abian jarri da, egin beharreko zereginen premiagatik: herriko jai nagusiak, udan kaleak hobetzeko eta mantentzeko lanak abuztuan bertan hasteko, eta abar. Urrian beste Enplegu Plan bat deituko da.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako