Parrandan errespetuz, eraso matxistarik gabe

21.07.22
Berdintasuna

Ermuko Udaleko Berdintasun Sailak kanpaina jarri du abian aisialdiko eta jaietako testuinguruetan jokabide matxistak prebenitzeko eta sentsibilizatzeko, batez ere 2022ko Santixauei begira. Kanpaina Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunaren barruan kokatzen da.

Bizkaiko Foru Aldundiak Parrandan errespetuz izendatu duen ekimenak herritar guztiei gogorarazi nahi die jokabide matxistak ez direla justifikatu behar alkoholaren edo beste substantzia batzuen kontsumoagatik, ezta kontrola galtzeagatik ere. EZ da beti EZ, ahoz edo keinu bidez adierazia izan.

Uztailaren 21ean eta 23an, informazio- eta prebentzio-puntu bat jarriko da herritar guztientzat, bereziki Ermuko gazteentzat. Stand horietan, 2.000 pegatina eta beste horrenbeste txartel banatuko dira, neskentzako eta mutilentzako mezu bereiziekin. #Diversegualate #Berdinaniztuzaitez mezua duten motxila batzuk ere emango dira, LGTBIQ+ harrotasuna dela-eta eginak.

Informazio-gune horiek gaur, osteguna, 19:00etatik 23:00etara egongo dira Zubiaurre kalean, eta larunbatean, hilak 23, 21:00etatik 00:00etara, San Pelaio kalean, La Oreja de Van Gogh taldearen kontzertura joaten diren pertsonentzako pasabidean.

Stand horiekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiak bi furgoneta pertsonalizatu ditu probintziako udalerrietako jaietan barrena ibiltzeko, indarkeria matxista prebenitzeko eta berdintasunean eta errespetuan oinarritutako harremanak eraikitzeko mezuarekin. Ibilgailu horietako bat Ermuan izango dugu uztailaren 24an, igandea, Kaltxangon, autobus-geltokiaren ondoan, 16:00etatik 18:00etara eta 22:00etatik 00:00etara. Gaiari buruzko informazioa eta orientazioa emango die nerabe eta gazteei, bereziki mutilei, haiek baitira, eta ez neskak, arazoa eta konponbidea.

Ohi bezala, udaletxeko fatxadan eta Orbe kardinalaren plazan Ez beti da ez, jaietan eraso sexistarik ez mezuak dituzten olanak jarriko dira, jai guztietan ikus daitezen. Era berean, mezu hori sartu da banatu diren jaietako programetan, eta kartelak jarriko dira udalerri osoan.

Eraso matxistak prebenitzeko eta sentsibilizatzeko etengabeko ahalegina egiten den arren, jaietan erasoren bat gertatzen bada, Ermuko Udalak tokiko protokolo bat du inplikatutako eragile guztiekin koordinatuta jarduteko. Edonork jo dezake Udaltzaingoaren bulegoetara edo telefonoz deitu 943 17 63 00 telefonora, eta bertan eguneko 24 orduetan erantzungo da.

Lotutako albisteak

Imagen
29.05.24
Sexu-aniztasunaren errespetuari buruzko sentsibilizazio-jarduerak ikastetxeetan

Berdintasun Sailak jarduera ludikoak antolatu ditu Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan; 'Emakumeak eta literatura LBT+ tituluko erakusketa jarri du eta ekainaren 28an gogoan hartukoeta liburutegiarekingida argitaratu du
Imagen
24.05.24
Pertsonak zaintzen dituzten profesionalentzako autozainketa-programa

Ermuak "Zaindu Zaitez" programa eskaintzen du, partikularren zaintzaren arloko emakume langileen autozaintza eta lan-osasuna sustatzeko. Izen-ematea zabalik
Imagen
03.05.24
Jendaurrean hitz egiteko ahalduntze eta konfiantza tailerra

Prestakuntza Emakumearen Topagunean emango da maiatzaren 8tik aurrera