Esku pilota jaialdi profesionala Santixauetan
Jaialdia zuzenean emango du ETB1ek
Aurtengo Ermuko jaietan–uztailaren 25eko Santiago Apostoluaren egunean-, bertako Pilota Elkarteak eta Aspe enpresak antolatutako pilota jaialdia izango dugu. Binakako buruz buruko modalitateko Caixabank Master Txapelketan barneko partidak. Sarrerak gaur eros daitezke Lobiano Kulturgunean eta Internet bidez Asperen webgunean. Jaialdia zuzenean emango du ETBko lehen kateak, arratsaldeko 5etatik aurrera.
Aspeko karteldegiak bi partida jasotzen ditu. Lehenengoan Elordi II eta Gaskue Zabala eta Bikuñaren aurka neurtuko dira. Urrutikoetxeak eta Rezustak Altuna III.aren eta Imazen aurka neurtuko dituzte indarrak. Aldez aurretik saldu ez diren sarrerak, partidako egunean jarriko dira txarteldegian.
Asteartean afizionatu mailako eta nesken arteko pilota partidak
Asteartea 26 – Santa Ana eta Hirugarren Adinekoen Eguna- ere esku pilota partiduez gozatu ahal izango dugu herriko jaien baitan. Eszenatokia Orbe Kardinalaren plazako frontoia izango da, arratsaldeko 6etatik aurrera.
Horrela, afizionatu mailako emakumezkoen bikoteetan, Arrizabalaga-Gaminda eta Aldai-Mendizabal izango dira aurrez aurre. Bigarren partida gizonezkoen artekoa izango da eta bertan Hormaetxe-Pujana eta Agirremalloa eta Ibarzola izango dira aurrez aurre.
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude